Sei ikuskizun Errekalden, XII. Zirkualde jaialdian

Bizkaie! 2021-05-26 12:46   Kulturea

Bagilaren 4tik 6ra izango da hitzordua.

Zirkuko arteen jaialdiak, Zirkualdek, Errekalde auzoko plazea hartuko dau bagilaren 4tik 6ra, Bilboko Udalak aurreratu dauenez. Bertoko eta kanpoko sei konpainiak beste horrenbeste ikuskizun emongo ditue: akrobaziak, malabareak, kaleko antzerkia, musikea, umorea, jantzea, aireko jokoak...

Azken baten, zirku tradizionaletik harago doan programazinoa atondu dabe, Errekaldeko herritarren eta auzora hurreratzen diran bisitarien gozamenerako. Euskal Autonomia Erkidegoan era honetako jaialdi bakarra da Zirkualde, Udalak ziurtatu dauenez, eta ondo finkatutako hitzordua da dagoeneko, publikoaren eta artisten agendetan lekua egin dauelako. Aurtengoa 12. edizinoa izango da.

Ohiko moduan, ikuskizunak aire zabalean eta doban izango dira. Covid-19aren eraginez, baina, aurreko urteetan baino erraztasun gitxiago izango ditue ikusleek, aurretik erreserbea egin beharko dalako, saio bakotxa  baino 48 ordu lehenagotik eta hasteko ordu bi falta diran arte. Eskatzaile bakotxak gonbidapen bi hartu ahal izango ditu gehienez.

Argibide gehiago eta erreserbak hemen.

Bagilaren 4tik 6ra, barikutik domekara, egunero ikuskizun bi programau ditue. Hona hemen:

  Bagilak 4

- 18:00etan, Dikothomia konpainiaren [e.go].

- 19:30ean, Cirkofonic konpainiaren Tea Time.

  Bagilak 5

- 18:00etan, Alas Circo Teatroren Ahá! Circo.

- 19:30an, Circo Derivaren Ya es tiempo de hablar de amor.

  Bagilak 6

- 12:00etan, Circo Choscoren Indartsuak.

- 13:30ean, Chicharrón Circo Flamencoren Sin Ojana.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu