Irudimenez betetako liburua dakarre Anjel Lertxundik eta Jokin Mitxelenak
2021-05-26 10:45 KultureaBost urtetik aurrerako umeentzat da Familia xelebrea album ilustradua.
Irakurten eta idazten ikasten dabizan umeentzako liburu barria aurkeztu dau Ikaselkar argitaletxeak, Kimu bildumearen barruan. Anjel Lertxundik idatzi eta Jokin Mitxelenak marrazkiz hornidutako Familia xelebrea albuma irudimena lantzeko gonbidapena da, neska-mutilek berbakaz eta irudiakaz olgau deien.
Izenburuak dinoan legez, familia benetan xelebrea aurkeztuko deuskue Lertxundik eta Mitxelenak album ilustradu honetan: Erramun Babarrun, Mariaje Potaje, Serafin Mokofin eta Arantxa Balantxarena. Lagun bat konbidau dabe etxera bazkaltzera, eta egun horretan pasau jakezen gorabehera guztien barri emoten deusku liburuak.
Berbak eta marrazkiak ondo pasetako tresnak dirala dinoe liburuaren egileek, irudimena erabili behar da gozetako. Familia xelebrea-k, Kimu saileko ganerako argitalpenek legez, umeen hezkuntzan oinarrizkoak diran helburu asko beteten laguntzen dau: irakurketan trebatzen ditu, hizkuntzea aberasten laguntzen deutse, sormenagaz gozetan dabe eta, jakina, dibertigarria da.
Personak eta ingurunea hobeto ulertzen lagunduko deutse istorio labur honek umeei, Anjel Lertxundik eta Jokin Mitxelenak azaldu dabenez. Bost urte inguruko neska-mutilak izan ditue gogoan album ilustradua egiteko orduan.
Hezkuntza arloan lan egiten dauen Ikaselkar argitaletxearen Kimu bilduman, bosgarren liburua da Familia xelebrea. Honeek dira besteak: Juan Kruz Igerabideren eta Ainara Azpiazuren Nire gorputzean bizi naiz, Alaine Agirreren eta Irrimarraren Badauzkat nire zulotxoan..., Garazi Kamioren eta Julen Ribasen Galdu dena, azaldu dadila! eta Castillo Suarezen eta Mikel Anteroren Loinatzen loa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!