Nekane Balluerka, Chevalier de l'Ordre des Palmes académiques izentau dabe
2021-05-25 13:26 KultureaIzentapen horrek, autorpen personala baino gehiago, talde-lana aintzat hartzea dakar.
Nekane Balluerka, Portaera Zientzien Metodologia arloko katedraduna eta Euskal Herriko Unibersidadeko aurreko errektorea, Chevalier de l 'Ordre des Palmes académiques izentau dabe. M. Jean-Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza Nazionaleko ministroak, Yann Battefort Frantziak Bilbon dauen kontsul nagusiak proponiduta, autortza hori emon deutso Euskal Herriaren eta Frantziaren arteko mugaz gaindiko unibersidade-lankidetzearen erantzun bikainean izan dauen inplikazino personalagaitik eta zeregin erabagigarriagaitik.
Ohorea eta pribilegioa da Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioaren izentapen ospetsu hau jasoteko proposamena egin izana eta horregaitik eskerrak emon gura deutsadaz Battefort jaunari. Izentapen horrek, autorpen personala baino gehiago, talde-lana aintzat hartzea dakar, karguan nire aurretik egon diran personen eta taldeen lana, Euskampus Fundazinoarena, nire taldearena eta, batez be, unibersidade-komunidade batena, unibersidadearen bikaintasunean eta Euskal Herriaren eta Frantziaren arteko mugaz gaindiko lankidetzearen garrantzian sendo sinistu dauelako, azpimarratu dau Balluerka irakasleak.
Battefort kontsulak ekitaldian honako hau adierazo dau: Jean-Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak Nekane Balluerkak eta UPV/EHUk Bordeleko Unibersidadeagaz mugaz gaindiko unibersidade lankidetzan egindako lana autortu nahi izan dau. UPV/EHUk eta Bordeleko Unibersidadeak sortutako mugaz gaindiko campusa eredu erakargarria da ikasle eta ikertzaileentzat eta etorkizuneko enpleguak sortzen laguntzen dau. Bai Frantziak Espainian dauen enbajadorearentzat bai niretzat ohore bat da domina hori Balluerka andreari emotea, M. Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroaren izenean.
Gaur goizean, konsul nagusia Euskal Herriko Unibersidadeko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzara joan da Nekane Balluerka irakasleari diplomea eta dominea emoteko, baita Eva Ferreira Euskal Herriko Unibersidadeko errektoreagaz bilera labur bat egiteko be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!