Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa 'El Ruso' aire libreko margolaritza-lehiaketea dakar

Bizkaie! 2021-05-25 08:30   Kulturea

Hitzordua maiatzaren 29an izango da.



Helburua uriko paisajearen txoko bat atzemotea da, Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon. Lehiaketan parte hartzeko Berreginen Museoan izena emon behar da, doban, maiatzaren 25etik 28ra, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara edo maiatzaren 29an, 08:30etik 10:00etara.

Interesa daben eta margolaritzea maite daben guztiek parte hartu ahal izango dabe, umeek zein helduek. Igaz, COVID-19aren ondoriozko pandemiak eragin eutson jarduereari, baina indarbarrituta bueltauko da aurten, talentua atzemoteko ume eta Gazteen (15 urtera arte) eta Helduen (16 urtetik aurrera) kategorietan.

Dagoeneko 12 urte daroaz Berreginen Museoak Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko kaleak artistaz beteten, inspirazinoaren bila jardunaldi oso batez. Ekitaldia 2021eko maiatzaren 29an egingo da Bilboko auzo enblematiko horretan, 08:30etik 14:00etara.

Lehiaketearen helburua hauxe izango da: Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko uri-paisajea (eraikinak, plazak, kaleak...)” ondoen islatzen dauen artelana topetea. Parte-hartzaileek euren trebetasun teknikoa eta artistikoa plazaratu ahal izango dabe, betibe aitatutako gaiari helduz, probea egingo dan uri-ingurunean. Zenbait urtez akuarelak besterik ez ziran onartu lehiaketan, baina azken urteotan teknika librea da.

Izena emoteko momentuan ziurtagiri bat emongo jako artista bakotxari, lehiaketearen egunean aurkeztu beharko dana eta ez da onartuko ezarritako epetik kanpoko izen-emoterik.

Euskarria, oholak eta akuarela-papelak osatua, maiatzaren 29an zigilatuko dira, 08:30 eta 10:00ak bitartean, San Frantzisko kaleko 14. zenbakian. Euskarri horren aldeetako bat be ezin izango da izan 50 zentimetro baino laburragoa, ezta 150 zentimetro baino luzeagoa be eta egile bakotxak lan bakarra aurkeztu ahal izango dau. Artistek lana egiteko beharrezkoa daben material guztia ekarri beharko dabe.

Sariak ondokoak izango dira: Manuel Balsa El Ruso 1. saria: 1.000 €; Manuel Balsa El Ruso 2. saria: 500 €; eta Manuel Balsa El Ruso 3. saria: 250 €

Manuel Balsa El Ruso sari berezia akuarela onenarentzat: 500 €

Umeentzako sari berezia, marrazteko materiala eta Berreginen Museoaren margolaritza-ikastaroko ikasleentzako sari berezia.

Manuel Balsa El Ruso sari berezia akuarela onenarentzat: 500 €

Umeentzakoko sari berezia, marrazteko materiala eta Berreginen Museoaren margolaritza-ikastaroko ikasleentzako sari berezia.

Epaimahaia

Gaian adituak diran personez osotutako epaimahaiak aukeratuko ditu artelan irabazleak. Gainera, leitekeana da aurkeztutako artelanetariko batzuk Berreginen Museoko gela batean ikusgai jartea.

Erakunde bizkaitarrak parte hartzeko deia egiten deutse margolaritzaren zaleei.

Gozau pinturaz eta arteaz, uribilduko txokorik berezienetako batean.

Informazino gehiago izateko, lehiaketearen oinarriak konsultatu behar dira hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu