'Prototipoak', Bilbon
2021-05-24 12:52 KultureaIkusizko arteak, erretratugintzea zinemea, arkitekturea edo performanceari lotutako zortzi proiektu aurkeztuko dira.
José Ramón Aisek zuhaitzak lerrokatzeko prototipo bat aurkeztuko dau Azkuna Zentroko terrazan.
Sra. Polaroiskak (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe) Haikuen kontzeptuari buruzko ikus-entzunezko esperimentu bat aurkeztuko dau.
Diego Sologuren & Sébastien Tripodek Iparragirreko fatxadea zeharkatuko dabe ekosistema esperimental bat birsortuz.
Persona batek espazio publikoan egindako esku-hartzearen emoitzak aurkeztuko ditu Maider Lópezek.
Laida Lertxundik eta Ren Ebelek etxeko bizitzeari, praktika artistikoari eta zinemeari buruzko instalazino bat proponiduko dabe.
Elssie Ansareo Lantegiko leihoak kolorez eta fantasiaz beteko ditu, formatu handiko erretratuakaz.
Lendia Song erakusketearen inguruko performance batzuk aurkeztuko ditu Elena Aitzkoak.
Amalia Fernandezek gorputzearen, jantzearen eta erakusketearen inguruko esperientzia estetikoa aktibauko dau, zentroko hainbat espaziotan performanceak eginez.
Azkuna Zentroan, bagilaren 1etik 5era, Prototipoak aurkeztuko ditue, Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Topaketan.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!