XXXIII. Rafael Mikoleta Umeentzako Euskerazko Ipuin Lehiaketako sariak emon ditue

Bizkaie! 2021-05-21 08:10   Kulturea

Danetara, 922 ipuin aurkeztu dira.

Lehiaketearen atontzaile Bilboko Udalak bart emon ditu sariak udaletxeko Arabiar Aretoan eta Amaia Arregi Bilboko jarduneko alkatea izan da buru, Koldo Narbaiza Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotziak lagunduta.

Arregik nabarmendu dauenez, hiru hamarkada baino gehiago dira Rafael Mikoleta sariei esker euskal kulturea eta gazteen sormenerako talentua sustatzen gabizena. Jarduneko alkateak sarituen idazteko gaitasunaren, sormenaren eta iaiotasunaren balioa nabarmendu eta eskerrak emon deutsee euskal kulturearen eta literaturearen alde egindako ekarpenagaitik. Gainera, kontakizunetan landutako gaiak, besteak beste, balioak, familia edo koronabirusa zein ipuingile helduenen ikuspegi soziala azpimarratu ditu: Ausardia erakutsi dozue gizartean gaurkotasun handiko gaiak lantzean, ez dalako erraza, batzuetan, horreen gainean berba egitea edo idaztea: immigrazinoa, emakumeen kontrako indarkeria, suizidioa, ingurumena... Gai horreen guztien gainean jakin dozue gogoetea egiten eta eragiten.

Hogeita hamahirugarren aldi honetan, 14 sari banatu dira: 2, Balioen Uria Saria kategorian, batxilergoko ikasleentzat eta Bilboko Balioen Agirian jasotaKo balioetako bat sustatzen eben kontakizunak saritzeko.

Gainerako 12ak eskola-ikasleen edadearen araberako lau kategoriatan banatzen dira (8 - 18 urte artekoentzat). Era berean, 10 akzesit banatu dira. Bilboko Udalak argitalpen batera batu ditu edizio honetako epaimahaiak nabarmendu dituan 24 kontakizunak.

Danetara, 922 ipuin aurkeztu dira, danak 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek euskeraz idatzi eta marrazkiakaz ilustrautakoak, jatorrizkoak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu bakoak.

Sariak

Bilbao Balioen Uria saria:

- Habia hutsik dago!. Peio Elorriaga Legarreta. Kirikiño Ikastolea HLBHIP. (Batxillergoko 1. eta 2. mailak).

- Bigarren aukera. Haizea Maruri San Juan. Karmelo Ikastolea IPI (Batxillergoko 3. eta 4. mailak).

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

- Kontzertu zoroa, Maddi Inaxi Velez Otaegi. Kirikiño Ikastolea HLBHIP
- Zer dago itsasoaren bukaeran?, Maddi Miguel Garay. Karmelo Ikastolea HLBHIP
- Ez galdu itxaropena, Maiane Montes Ubeda. Kirikiño Ikastolea HLBHIP

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

- Liburu bitxia, Arrate Mallea Botas. Calasancio HLBHIP.
- Nik pentsatzen dut…, Nile Garitano Martin. Kirikiño Ikastolea IPI
- Herria Hirira, Beñat Atutxa Martín, Kirikiño Ikastolea HLBHIP

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak)

- Dena ez da esan behar, Garazi Aretxaga Bustinza. Deustuko Ikastolea IPI.
- Minigona, Laida Etxebarria Rodriguez. Artxandape Ikastolea HLBHIP.
- Une honetan behar zaitut, Amaya Salgado Huidobro, Artxandape Ikastolea

D kategoria (DBHko 3. eta 4.):

- Nire kopeta ilehoriagatik, Diego Carneros Regueiro. Nuestra Señora de Begoña.
- Izar bat oroitzapen bakoitzeko, Anne Andrés Sánchez. Artxandape Ikastolea HLBHIP.
- Bidaia bat nire ametsetara, Uxue Rodriguez Muños. Ikasbide HLBHIP.

Sarituek sariak jaso dituzte, 180 eta 100 euro arteko balioa dabenak, berbarako bizikletak, tabletak, bozgorailuak, hari bakoo entzungailuak, eta go pro kamerak.

Horrezaz gan, 10 akzesit banatu dira, eta saritutako kontakizunakaz batera, argitaratu egin dira aurtengo edizinoan.

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

- Pernando eta pilota, Iraia Lana Estebanez. Kirikiño Ikastolea HLBHIP
- Txorigorri, Oihan Etxebarria, Mujika HLHI
- Espazioaren bila espazioan, Ander Merino Etxabe, Karmelo Ikastolea IPI

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

- Zuzendari iruzurtia, Raymond Daniel Asedu, Intxixu Ikastolea HLHI
- Gabonetako zuhaitzaren desagerpena, June Riloba Hernandez, La Salle Bilbao HLBHIP.
- Ez utzi inoiz amesteari, Aiala Rodriguez Ritchie, Deustuko ikastolea HLBHIP.

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak)

- Abentura musikala, Sara Segade Ganuza, Ignacio Ellacuria-Zurbaran BHI.
- Zaborrik Gabe askoz hobeto. Elvira Muño Crespo, Ikasbide HLBHIP.

D kategoria (DBHko 3º eta 4º):

- Etorkizuna, Carolina Alonso Alvarez, Ikasbide HLBHIP.
- Egun euritsua New York-en. Ainara Salas Gonmez, San Adrián BHI.

Epaimahaian izan dira Koldo Narbaiza, Euskera eta Hezkuntza Saileko zinegotzia eta literatura munduagaz zerikusia daben lagunak: Igone Etxebarria, Txani
Rodríguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Julen Gabiria, Irune Urrizelki, Galder Urzaa eta Goizalde Landabaso.

Rafael Mikoleta

Euskerazko ipuinen lehiaketa honen izena Rafael Mikoleta da, lehenengo euskal gramatikea osotu eban egilearen omenez. Mikoleta lehiaketea 33 urtean egin da eten barik, 1988tik. Lehiaketearen helburua da euskeraz irakurtea eta idaztea sustatzea ikastetxeetako ikasleen artean. Holan, uriko gazteak euskerea eta euskerazko literaturea modu original eta dibertigarrian landu eta bultzatu deiela animetan ditugu. Alde horretatik, Bilboko Udaleko Euskerea Sustatzeko Ekintza Planaren hiru helburu nagusietako bi hartzen ditu barruan lehiaketeak: euskerea ikastea eta haren kalidadea produkzinoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu