Ander Gurrutxaga eta Auxtin Galarraga saritu ditu EuroBasquek

Bizkaie! 2021-05-20 12:24   Pil-pilean

Europako belaunaldien arteko erreleboa aztertu dabe, enpleguaren eta gizartearen arloan.

EuroBasque erakundeak 2021eko Francisco Javier Landaburu Universitas 2021 Saria emon deutse Ander Gurrutxaga eta Auxtin Galarragari, Belaunaldien arteko erreleboa Europan: enplegua, prestakuntza eta lotura sozialak ikerketa proposamenagaitik. Epaimahaiaren ustez, gai aproposa da, europarrak zahartzen eta bizi-baldintzak zalantzan jarten hasi diran honetan.

Ganera, saria emoteko orduan, epaimahaiak ontzat jo dau Gurrutxagak eta Galarragak ekarpenak egiteko daben asmoa; hau da, diagnostikoa egiteaz gan, gazteek euren bizi-ibilbidea sortzeko behar dituen aukerak zabaltzeko proposamen barritzaileak aztertuko ditue euren lanean. 

Bestetik, Francisco Javier Landaburu Universitas 2021 Sarien barruan, epaimahaiak akzesit bi emotea erabagi dau. Lehena, Javier Uncetabarrenechea Larraberentzat izan da. Herritarren parte-hartzea indartzea, EBren etorkizuneko funtsezko dimentsio gisa: Europako herritar-ekimenak berrikuntzarako eta sakontze demokratikorako faktore gisa duen potentzialari begirada bat izeneko lana aurkeztu dau. 

Beste akzesita Ainhoa Lasa Lopezek eskuratu dau. Hauxe bere ikerlanaren izenburua: Konfigurazioaren potentzialtasunak Europaren etorkizunari dagokionez Esperimentazio demokratikorako Europarako laborategi moduan: fisionomia Printzipio demokratikoaren egituratze tradizionalaren fisionomiatik zozketa bidezko demokraziako laborategi bizidunetara.

Azkenik, Euskal Unibersidade Sistemako Ikertzaile Gaztearen Saria Andoni Montes Nebreda eta Jorge Moreno Membrillerari emon deutse, Trantsizio ekologikoa azkartzea: Europako zerga-zutabea lanagaitik. Europako ingurumen-politika fiskala aztertzea da ikertzaile gazte bion proposamena, disziplina ugaritako begiradak buztartuta. 

Lan sarituak liburu monografiko baten argitaratzeko konpromisoa hartu dau EuroBasquek. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu