32 zientzialari gehiago Ikerbasquen 2020an

Bizkaie! 2021-05-19 08:21   Kulturea

Horreetatik 14 euskal herritarrak dira.

Egun, Ikerbasquek nazinoarteko esperientzia daben 290 ikertzaile ditu kontratauta, 36 herrialdetakoak; unibersidadeetan nahiz I+G arloko euskal zentroetan dabiz beharrean.

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru, Euskadiko unibersidadeetan eta ikerketa-zentroetan lanean dabizen edo jardungo daben jakintza-arlo guztietako zientzialariei autorpenak banatzeko ekitaldia egin da bart; Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoak eta Hezkuntza Saileko arduradunek be parte hartu dabe.

Ikerbasqueren programek, ikerketako talentua erakarri eta horri bertan eusteko helburua dabe: alde batetik, atzerrian lanean dabizen zientzialariak erakartea da helburua, arreta berezia eskainiz karrerako momenturen batean kanpora joandako euskal ikertzaileak Euskadira buelteteari eta, bestetik, Euskadin ikertzen dabizenei ibilbidea finkatzeko aukerak eskaintzea. Lehendakariaren eskutik autortzea jaso daben 32 ikertzaileen artean, 14 (ia erdia) euskal herritarrak dira, Euskadira bueltautakoak edo euren ikerketa-posizinoa bertan sendotzea lortu dabenak.

Nazinoarteko esperientzia luzea eta lidergo-gaitasuna daben ikertzaileei zuzendutako Research Professors deialdiaren bitartez, 2020an 7 fitxaketa barri egin dira. Ikertzaile horreetako bat Ignacio Torres da, CSIC Ikerketa Kontseilu Goreneko ikerketa-irakaslea izan da orain arte Torres, baita Madrilgo Cajal
Institutuko zuzendaria be. Orain, Ikerbasqueren bidez Achucarro Basque Center for Neuroscience zentruaren Zuzendari Zientifikoa da.

Bestalde, Research Fellows programea, hainbat jakintza-arlotako aditu gazteak Euskadira ekarri eta berton atxikitzeko eta zientzialari eta ikertzaileen harrobi bat sortzeko diseinautako ekimena da. Research Fellow programeari esker, 2020an 18 persona sartu dira Ikerbasquera, horreetatik 9 –erdia- emakumeak.

Deialdi bi horreen osogarri, Research Associate prograema dauka abian Ikerbasquek, aurreko kategoria bien arteko zubi-lana eginez. Ikertzaile gazteei zein zientzialari beteranoei egungo eskaintzak osotzea dau helburu, ikertzaile-karrerako etapak gainditzen laguntzeko asmoz. Deialdi honen bidez 7 ikertzaile hasi
dira lanean aurten.

Gaur egun, Ikerbasquek 290 ikertzaile ditu kontratatuak Research Professor (170), Research Associate (42) eta Research Fellow (78) deialdien bidez, eta guzti-guztiek Euskal Zientzia, Teknologia eta Barrikuntza Sisteman txertatuta dabiz beharrean. Euskadiko unibersidade eta I+G zentroak hainbat jakintza-arlotako adituen ekarpenez profitatzen ari dira dagoeneko, zientzia esperimentaletatik giza-zientzietaraino, medikuntzea, injinerutzea eta ikaskuntza teknikoak edota gizartezientziak barne.

Ikerbasque, autonomia erkidegoko administrazinoek, unibersidadeek eta enpresek orain zenbait urtetik ikerketa zientifikoaren alde egin daben apustua indartzea helburu dauen Eusko Jaurlaritzearen ekimen baten emoitzea da, Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzearen Euskal Planean islatuta geratu dana. Euskadi I+G+b arloko potentzia garrantzitsuenen artean kokatzeko ahalegin horretan lagundu guran, ikerketa arloko talentua erakarteko gunea izatea da Ikerbasqueren jardunaren ardatz nagusia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu