Aurten ez da egingo Euskal Eskola Publikoaren jairik

Bizkaie! 2021-05-18 13:05   Pil-pilean

2022ko bagilean, Bastida eta Arabako Errioxa izango dira protagonista.

Orain 27 urtetatik helburu nagusi eta garrantzitsua dau Euskal Eskola Publikoaren Jaiak: eskola publikoa euskal hezkuntza-sistemearen ardatza izan behar dala aldarrikatzea jai-giroan. Horretarako, eskola publikoaren alde egiten daben milaka familia eta hezkuntza-komunidadeetako kideak batzen dira bagileko lehenengo domekan.

Zoritxarrez, 2021 honetan be ezingo da egin jai aldarrikatzaile hau: Bizi dogun egoereak arduraz jokatzea eskatzen deusku eta hori ez da bateragarria milaka lagun batzeagaz. Pandemia hasi zanetik Euskal Eskola Publikoko familien eta hezkuntza komunidadearen jarrerea eredugarria izan da eta horregaitik, eskola publikoaren hezkuntza-komunidade zabala osotzen dogunontzat hain gogorra izan dan ikasturte honi ez deutsagu emongo nahiko geunken amaierarik. Azken hileotan, eskola publikoaren haziak gora egiten jarraituko dau eta merezidutako deskantsuaren ondoren gogoz ekingo deutsagu datorren ikasturteari. Proiektu barriakaz bueltauko gara 2022ko bagilean, Bastida eta Arabako Errioxatik Euskal Eskola Publikoa aldarrikatzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu