Nafarroako 11 konpainia Erriberriko Antzerki Jaialdian

Bizkaie! 2021-05-18 10:35   Kulturea

Garagarrilaren 16tik abuztuaren 1era, disziplina ugaritako lanak ikusi ahal izango dira.

Aurkezpen jentetsua egin dabe Erriberrin (argazkia: Nafarroako Gobernua) | Ikusi handiago | Argazki originala

Antzerkigintzan hitzordu garrantzitsua da Erriberriko Antzerki Jaialdia bertoko zein kanpoko konpainientzat. Aurten be modu presentzialean egingo dabe, osasun egoereak zalantzak eragiten dituan arren, eta antolatzaileek egitarauaren barri emon dabe. Aitatzekoa da Nafarroako taldeek izango daben lekua: herrialdeko 11 konpainia sartu ditue programan. 

La Cava aretoan ikusi ahal izango dira Amico Teatro, El Sol de York, Iluna Produkzinoak, La Caja Flotante eta The Lyrical View talde nafarren obrak. Bestetik, antzerkia eta poesia buztartzen dituan atalean, Inextremis, Cardo Films, Tdiferencia eta La Cuerda Teatro izango dira ordezkari nafarrak. Bertakoen zerrendea La Banda zirku eta antzerki taldeak eta Juan Carlos Rubio zuzendari konbidaduak osotzen dabe.

Kanpotik etorritako taldeen artean be goi mailako antzezleak dagoz. Estilo ugaritako teatroa landuko dabe Erriberrin, eta autore klasikoen zein garaikideen testuak eroango ditue oholtzara, adibidez, García Lorca, Shakespeare eta Raymond Carver-enak. Musikea, poesia eta jantzea buztartuko ditue antzerkiagaz.

Garagarrilaren 16tik abuztuaren 1era, beraz, punta-puntako antzerkiaz gozau ahal izango dabe Erriberrikoek zein hara hurreratzen diranek. Lehen aitatutako La Cava izango da 22. edizino honetako oholtza nagusia, baina ez bakarra. Saio batzuk Teobaldoen plazan eta kultur etxean egingo ditue, eta inguruko herrietara be helduko da egitaraua: Beireko Ezpeleta jauregira eta Tafallako kultur etxera. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu