Zabalik dago Jantzertirako sarbide probetarako izena emoteko epea

Bizkaie! 2021-05-18 08:07   Kulturea

Maiatzaren 21era arte izango da zabalik epea.



Jantzerti
, Euskadiko Arte Dramatiko eta Jantza Goi Mailako Eskoleak zabalik dau datorren 2021-2022 ikasturtean eskola honek eskaintzen dituen Goi-Mailako Irakaskuntzetakoren bat ikasteko sarbide probetan izena emoteko epea: Jantzarako edo Arte Dramatikorako.

COVID-19k eragindako pandemia-egoerearen aurrean, Jantzertik gomendatzen dau sarbide-probetarako izen-emotea online egitea, Ikasgunea atariaren bidez, hemen.

Sarbide-probak bagilaren 14tik 25era egitea aurreikusten da. Pandemiak eragindako egungo egoerearen ondorioz, probak egiteko egunetan edozein aldaketa izan ezkero, behar besteko aurrerapenaz jakinarazoko jake izena emon daben guztiei.

Jantzertik Goi-mailako Irakaskuntza Artistikoetako titulazino bi eskaintzen ditu, lau urteko iraupenekoak eta unibersidade graduaren baliokideak biak: Arte Dramatikoko Goi-mailako Titulua eta Jantzako Goi-mailako Titulua.

Sarbide-proben inguruko informazino gehiago izateko, interesdunek ze baldintza bete behar dituen jakiteko edo proben ezaugarriak ezagutzeko, jo Jantzertiren webgunera edo idatzi eskolara, administraritza@dantzerti.eus helbidera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu