Fair Saturday Fundazinoak IV. Pentsetako Ipuinak lehiaketea dakar
2021-05-17 10:02 KultureaBilboko Udalaren eta Seguros Bilbaoren babesari esker.
Fair Saturdayk ume eta gazteei zuzendutako literatur lehiaketea abiarazo dau, hainbat gizarte-arazori buruzko gogoeta sortzailea sustatzeko helburuari eutsiz.
Aurreko edizinoetan legez, Bilboko eta Bizkaiko ehunka ikaslek parte hartzea aurreikusten da eta, oraingo honetan, beren kontakizunen bidez, planeteari eta haren iraunkortasunari buruz hausnartzeko aukerea izango dabe.
Parte hartu nahi dabenek ipuinak euskeraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango ditue hemen, bagilaren 20ra arte.
Gero eta beharrezkoagoa da planetearen iraunkortasunari eta guztiok aldaketearen parte izan gaitezen hartu beharreko neurriei buruzko hausnarketea egitea, batez be gazteenena, hori da Fair Saturday Fundazioak Pentsetako Ipuinak" ekimenaren laugarren edizinoan lortu gura dauena.
Fair Saturday Fundazinoaren ustez, bizkortze eta ziurbakotasun sasoi honeetan sano garrantzitsua da pentsamendu kritikoa sustatzea eta gazteen eta umeen ahaldundutzea sustatzea, etorkizun jasangarriagoa sortzeko.
Jose Manuel Ereño Bilboko Aseguruen zuzendari nagusiaren eretxiz, Sormena eta gogoetea egitea bultzatzen dituan eta txikienen konpromisoaren bidez gizarte solidarioago eta justuago bat lortzen saiatzen dan ekimena da. Bilbon eta Bizkaian dagozan eta lehen hezkuntzako 3. mailatik hasi eta batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasleak dituen ikastetxe guztiak gonbidatzen ditu parte hartu deien.
Sariei jagokenez, 1.500 euro banatuko dira 15 irabazleek aukeratutako kausa sozialen artean eta 30 ipuin finalistak batzen ditun liburu digitala aurkeztuko da.
Lehiaketearen aurreko edizinoetan 1.200 umek baino gehiagok hartu dabe parte, Bizkaian zehar, bullyinga, arrazakeria eta matxismoa lako arrazoien inguruan hausnartuz. Era berean, Bilboko Fundazioak Pentsatzeko Ipuinak proiektua Espainiako hainbat uritan be zabaldu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!