Museoen Eguneko jarduerak maiatzaren 15-16ko astegoienean
2021-05-14 13:05 KultureaSartzea doban izango da Gasteizeko Artium Museoan.
Artium Museoak dei egin deutse herritarrei astegoienean, maiatzaren 15ean eta 16an, Museoen Nazinoarteko Eguna (MNE) ospatu deien. Horretarako egitarau potoloa atondu dau: sei erakusketa, lantegi edegiak, ibilbide gidatu bereziak zein ondarearen konserbazinoari buruzklo berbaldi bat, besteak beste. Gainera, Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa erakusketearen azken egunakaz bat eginez, Elvira Illana koreografoak Ariketa 47847 piezea aurkeztuko dau eguenean, hilaren 19an, arabar artistearen El pedestal invisible bideoaren proiekzinoagaz batera. Sartzea doban izango da astegoien osoan, baita maiatzaren 18an be, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzeko egun ofizialean.
Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta barrirudikatzea goiburupean, etorkizunari buruzko hausnarketea planteetan dau, azken urtean erabat aldatu dan mundu honetan. Artium Museoak be badau ardura hori eta, besteak beste, ingurumenagaz dituan hartu-emonak beste era batera bideratzen saiatzen da herritarrentzako topagune bategaz, biziteko atsegina eta loturak sortzen dituan proposamen bategaz; era berean, ondare garaikidea konserbetako egindako lana be nabarmentzen dau.
Edukiera mugatua denez, komenidu da erreserbea egitea 945209020 telefonora deituta.
Programea
Ikusgai dauden erakusketez gan, hona hemen Artium Museoaren proposamena:
Maiatzaren 15ean:
Museoa 11:00etatik 20:00etara edegita egongo da.
11:00etatik 19:00etara. Etorkizun bidezko eta iraunkor baten alde lantegi edegiak.
11:30ean. Bisita gidatu berezia: Juncal Ballestínen lanagaz egindako zaharbarritze prozesua.
12:30ean. Ibilbide gidatua: Katinka Bock. Logbook.
16:00etan. Good Afternoon Artium! lantegia: Textile Sculptures
17:30ean. Good Afternoon Artium! lantegia: Textile Sculptures
17:30ean. Ibilbide gidatua: Praktika artistikoak eta feminismoak gaur
18:00etan. berbaldia: Arte garaikidearen alderdi materialaren ikuspegi bat. Juncal Ballestín eta museoko beste adibide batzuk. Emilio Ruiz de Arkaute
Maiatzaren 16an:
Museoa 11:00etatik 20:00etara edegita egongo da.
11:00etatik 19:00etara. Etorkizun bidezko eta iraunkor baten alde lantegi edegiak.
11:15ean. Artium txikia lantegia: Kolore tantak.
11:30ean. Bisita gidatu berezia: Juncal Ballestínen lanagaz egindako zaharbarritze prozesua.
12:00etan. Artium txikia lantegia: Kolore tantak.
12:30ean. Ibilbide gidatua: Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa.
17:30ean. Ibilbide gidatua: Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa.
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna
Sartzea doban.
Maiatzaren 19an:
17:45ean. Jantza garaikidea: Ariketa 47847. Arropaineko Arragua
18:00etan. Ibilbide gidatua: Istorioak eregiten dagoan bilduma batetik abiatuta. Iragana
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!