Maiatzak 18: Museoen Nazinoarteko Eguna
2021-05-13 09:26 KultureaBFAko museoek egitarau potoloa atondu dabe.
ICOMek (Museoen Nazinoarteko Kontseilua) mundu mailan sustatutako hitzorduaren, Bizkaiko museoetan ondoko jarduerak nabarmendu daitekez:
Helburua da jakinarazotea museoak bitarteko garrantzitsuak dirala kulturea trukatzeko, kulturak aberasteko eta herrien arteko alkar ulertzea, lankidetzea eta bakea lako gaiak jorratzeko. Aurten, Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta barriro imajinetea lelopean, Bilboko Arkeologi Museoak proponiduten dauena hemen.
Bermeoko Arrantzaleen Museoan, maiatzak 18an, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe eta 21, 22 eta 23an, Bermeon XXVII. Arrain Azokea egingo da eta egitarauaren barruan, Akurio eta Elkano. 1519-1522 erakusketara bisita gidatuak eskainiko ditue. Informazino gehiago hemen.
Muskizeko El Pobaleko Burdinolak Peru Abarkako Olagizonak bisita tematikoa eskainiko dau. Informazino gehiago hemen.
Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan, maiatzaren 18an, sartzea doban izango da eta bisitariek oparitxua jasoko dabe eta maiatzak 21ean, barriz, lau urtaroetan, Iñaki Gonzalo biologoak bisita gidatu botanikoak egingo ditu Euskal Herria Museoko eta Europako Herrien Parkeko lorategia ezagutzeko.
Balmasedako La Encartada - Fabrika Museoan, Gure ondarea berreskuratzen goiburupean, maiatzaren 15, 16 eta 18an, 100 urte baino gehiago dituan lantegi batera hurreratzeaz gan, hilaren 15ean eta 18an, tailer mekanikoan egindako konponketak eta doikuntzak azalduko ditu Joaquin Marco zaharbarritzaileak.
Muskizeko Muñatones Gazteluan, Bereterretxeren Kantoria, Alabazan taldeko kidea den Bego Gómezek gitarraz kutsu epikoa dauen Erdi Aroko istorio hunkigarri hau interpretauko dau eta Zuberoako lurretan izandako Bando Gerren testuingurura eroango gaitu.
Kortezubin, Santimamiñeko gune arkeologikoan, 16an eta 18an, 12:00etan eta 13:00ean, bisita bereziak izango dira animazinoagaz. Martitzenean, maiatzaren 18an, barriz, bisitak doban izango dira.
Bakioko Txakolindegian, maiatzaren 22an, Benetan Berezi lelopean, Txakolin Museoa-Txakolinguneak Bizkaiko altxor gastronomikoak batu eta gure eskualdeetan zehar bidaia gastronomikoa eskainiko dau, bertoko produktuakaz.
XII. Topaketa Arkeologikoak Bilbon, maiatzaren 18an, 19an, 25ean eta 26an
Aurten, Arkeologi Museoak atondutako jarduerotan, igaz hildako Mikel Unzueta Portilla lankide eta arkeologoa omenduko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!