ONCEren saria irabazi dau Bilboko Jesuitinas La Inmaculada ikastetxeak

Bizkaie! 2021-05-12 10:32   Pil-pilean

Teknologia digitalen arriskuez ohartarazoteko kanpainea asmau dabe.

Jesuitinas La Inmaculada ikastetxeko ikasleak, saria irabazi izana ospatzen | Ikusi handiago | Argazki originala

ONCE erakundearen arlo sozialeko atalak Bilboko Jesuitinas La Inmaculada ikastetxea saritu dau teknologia barrien erabilera arduratsuaren inguruko 37. lehiaketan. Espainia osoko ehundazak zentrok hartu dabe parte, eta lau irabazle baino ez dira egon, tartean Bilbokoa (besteak Extremadura, Madril eta Andaluziako bana izan dira).

Tamara Santiago irakasleak koordinauta, Jesuitinas La Inmaculada eskolako neska-mutilek publizidade kanpaina baten proposamena aurkeztu dabe lehiaketara, teknologia barriak gehiegi erabilteak dakarzan arriskuez ohartarazoteko. Mezu positiboetan oinarritutako kanpainea da, eta Pasapalabra: edición tecnológica izenburua dau.

Irrati bidezko iragarkien bidezkoa da Jesuitinas La Inmaculadako gazteek aurkeztu daben kanpainea. ConexiON, AdicciOFF lemapean, gailu tekbnologikoen onurak aitatzen dira kanpainan, baina gehiegi erabiltea edo hareei lotuegi egotea arriskutsua dala gogoratuta. Teknologiak aurrera egitera bultzatzen gaituala, baina amildegira ez gaituala bultzatu behar azpimarratzen da.

Espainia osoko lehenengo saria irabazi dau Jesuitinas La Inmaculada ikastetxeak. Lorpenaren neurriaz jaubetzeko, parte hartu dabenen kopurua kontuan izatea besterik ez dago: 1.684 ikastetxetako 152.000 ikasle eta 2.219 irakasle. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu