Bizkaiko Batzar Nagusiak-en ganeko erakusketa ibiltaria Getxora heldu da
2021-05-11 12:59 erakusketakErakundearen garrantzia zabaltzen jarraitzea da asmoa.
Ana Otadui Biteri, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko burua eta Amaia Agirre Muñoa, Getxoko alkatea izan dira herri horretako Geltoki plazan egindakio Batzar Nagusiak, ezagutuz erakusketaren inaugurazino-ekitaldian. Erakusketa ibiltaria Bilboko erdigunetik eskumaldeko bihotzera doa, XIV. mendetik aurrera lurraldeko gorabehera nagusien protagonista eta lekuko eta Europako lehenengo sistema parlamentario eta demokratikoetako bat izan dan erakunde baten inportantzia historiko, politiko, sozial eta kulturalari balioa emoteko.
Erakusketea formatu handiko 12 panelek osotzen dabe eta erakunde parlamentario moduan dauan eskumen-egitura zabala azaltzen dau, baita batzen dauen kultur ondarea be. Erakusketan ibilbide xume bat eskaintzen da bere lau egoitzetatik (Bilbo, Gernika, Abellaneda eta Gerediaga), Gernikako Batzar Etxean zehaztasun handiagoko geldialdia eginez, Gernikako Arbolea demokraziaren, askatasunaren eta bakearen euskal sinboloaren babeslekua dalako.
Erakusketearen berrinaugurazinoan, Ana Otadui Biterik ondokoa azpimarratu dau: Batzar Nagusiak XXI. mendeko legebiltzarra dira, bizkorra, dinamikoa eta ordezkatzen dituan herritarrakaz eten barik komuniketan dana, ez dogu ahaztu behar gure sistema demokratikoak Erdi Aroan dituala sustraiak eta horrek Legebiltzar honi modernidade eta tradizino kutsu berezia emoten deutsola. Batzar Nagusietan Bizkaiko herritarrei oso hurretik eragiten deutseen erabagiak hartzen dira eta horregaiitik gure helburua bertan egiten dan lana hobeto ezagutarazotea da. Egiteko hori ez da Parlamentuaren funtzinoak erakustera mugatzen, harago doa, izan be, ondare aberatsaren ikuspegi orokorra jasoten dau, Otaduik gogorarazo dauenez.
Beste alde batetik, Amaia Agirre Muñoa Getxoko alkateak azpimarratu dauanez, herritarrei eragiten deutsen politika asko erakunde horretan hartzen dira, erreferentea da, Bizkaiaren, Euskadiren eta Getxoren bilakaerea bermatzen dau eta personen eta herrialdearen ongizatea bermatzeko oinarria da. Gure egunerokotasunaren eta Bizkaiko, Euskadiko eta Getxoko arlo sozial, ekonomiko, politiko edo kulturalaren oinarrizkio gaiak dira Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundean lantzen diranak, esan dau; ez dago ukatzerik Bizkaiko Batzar Nagusiak tradizino historiko handiko erakundea dala. Tradizino horren jatorria Erdi Aroa baino lehenagoko garaietan dago eta, logikoa danez, Gernikako Batzar Etxea eregi baino lehenagoko sasoietan. Otaduik gogorarazo dauenez, Bizkaiko Parlamentua Europako lehenengo sistema parlamentarioetako bat izatea askotan oharkabean pasetan da herritarrentzat, eta, hori dala eta, Batzarretako Lehendakaritzak erakundea bere lau hormetati” –egoitzetatik– ataratea erabagi dau, Bizkaian zehar ibili daiten, testuakaz eta irudiakaz erakundearen balio historiko aberatsa eta lurralde historikoko herritarren ordezkaritza eta partaidetza-organo gorenean hartzen diran erabagi garrantzitsuak erakusteko.
Hurrengo helmugea Portugalete izango da. Erakusketeak itsasadarra zeharkatuko dau Ezkerraldeko udalerri jentetsu horretan bagilaren 3an eta Durangaldean amaituko da garagarrilean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!