Ikusleen Saria 'El numerito' antzezlanak irabazi dau
2021-05-11 12:16 KultureaSara Barroeta eta Kepa Alesso protagonista dituan obrea da.
Pabilioi 6ko Antzerki Arineko 8. Jardunaldiotan 16 proposamen (13 estreinaldi eta 3 gonbidatu) izan dira hamabi egunetan zehar eta 144 emonaldiren ostean, jardunaldien amaieran irabazleak zeintzuk diran ezagutzeko momentua da. Epaimahaiak ondokoak saritu ditu:
Bilboko Udaleko Kultura Sailak emondako ikuskizun onenaren 3.000 euroko Alex Angulo saria, Aitor Vildósolak idatzi eta zuzendutako El dilema de Otis
antzezlanarentzat izan da, Paula Guereñuk eta Marina Yañezek antzeztua. Bestalde, Salaketa antzezlanak euskerazko lan onenaren Kriselu saria jaso dau eta 3.000 euro, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren eskutik. Goiatz Labandibarren testua, Mikel Martinezek eta Gaizka Chamizok antzeztua.
Pabilioi 6eko Antzerki Laborategiak emoten dauen Interpretazino Onenaren Saria Gaizka Chamizo eta Mikel Martinezek (konpartiduta) eta Ikusleen Saria, barriz, El numerito, David Caiñaren testu bat, Josu Angulok zuzendua eta Sara Barroeta eta Kepa Alesso protagonista dituanak irabazi dau.
Epaimahaian, aurten, 5 emakume izan dira: Reyes Moleres, aktorea; Betitxe Saitua, jantzi-diseinatzailea; Teresa Abajo, El Correo egunkariko kultur saileko kazetaria; Miriam K. Martxante, aktorea eta Itxaso Belaza kazetari eta Pabibilioi 6ko bazkidea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!