Publiko gazteak I. VillaSoundBilbaoko kontzertu guztiak bete ditu
2021-05-11 09:11 MusikeaParte-hartzaileen edadea, batez beste 25 urtekoa da.
I. VillaSoundBilbaora joandako 18 eta 25 urte arteko gaztek bete egin ditue lehiatzen ziran bandek emondako 4 kontzertuetako gehienezko jente-kopuruak, Bilborocken. Lehiaketaz kanpoko 4 kontzertuetatako hirutan be bai, urian han eta hemen egin baitira. Kontzertuen lehen fase honen ostean, epaimahaiaren eta publikoaren botoen bidez erabagi da Suave (Bizkaia), Martin De Marte (Gipuzkoa), Nize (Bizkaia), Silitia (Bizkaia), Nun (Bizkaia) eta Ramona´s First Evil Boyfriend (Gipuzkoa) dirala VillaSoundBilbao jaialdiaren hurrengo fasera igaroko diran 6 bandak, mentoring fasera eta hor formakuntza berezia jasoko dabe, besteak beste, produkzino teknikoa, komunikazinoa, jaubego intelektuala zein sustapena ardatz hartuta.
Mentoring-aren ondoren, epaimahaiak talde edo bakarlari bakar bat hautatuko dau, Estaduan uri banatan 4 kontzertu emoteko.
VSB MENTORING 2021eko maiatza eta urria bitartean egingo da eta hautatutako talde edo bakarlarien beharrizanen araberakoa izango da. Programeak talde eta bakarlariak sustatu eta bultzatu gura ditu, tresnak eta aholkularitza espezializatua eskainiz, euren jarduera profesionalizau deien.
Profesionalek emongo dabe prestakuntza hori eta hainbat gai jorratuko ditue: sare sozialetan edukiak produzidutea, lan teknikoa, zuzeneko interpretazinoa hobetzea, jaubetza intelektuala edo eskubideen kudeaketea eta sustapena, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileakazko hartu-emonak.
Formakuntzako eta lagun egiteko aldiaren ostean, parte hartzen daben 6 taldeetako bat hautatuko da VSB TOUR-erako: lau kontzertu izango dira, Estaduko uri banatan, 2021eko azken hiruhilekoan zehar, banden proiekzinoa bultzatu eta sinergiak sortzeko beste leku batzuetako beste talde gazte batzuekaz eta personen talentua zabaltzeko Bilbotik kanpo be.
Hautatutako 6 bandak osotzen dituen 17 personen artean, 1 emakumezkoa da, eta 3k ez-binariotzat emoten ditue euren buruak eta gainerako 13ak gizonezkoak. Hizkuntzeari jagokonez, bardin antzean darabilte euskerea zein ingelesa eta neurri txikiagoan gaztelania. Parte-hartzaileen batez besteko edadea 25 urte da; horrek erakusten dau Jaialdiak bertoko musikari gazteen alde egindako apustua.
Epaimahaiak adierazo dauenez, Bilborock-en zuzenean aurkeztutako proposamenen estilo askotarikoak eta hareen kalidadea kontuan hartu behar da, izan be, kasu askotan lehen kontzertua zan.
Beste sari batzuk
Mentoring fasera igaroteaz gan, VillaSoundBilbao Jaialdiak ondoko sariak be emon ditu:
- Aste Nagusia Saria: kontzertu bat datorren Aste Nagusian, bertoko Rockaren agertokian (Bizkaiko taldeentzat baino ez).
- Mona Rora Musika Bulegoa Saria: Kultura Live-ko areto batean kontzertu bat emotea, taldearen edo bakarlariaren jatorriko lurraldetik kanpo (Musika Bulegoak egingo dau hautaketea): Martin de Marte.
- Bilborock-en: 100 ordu Bilborock-en probak egiteko lokaletan (Bizkaiko taldeentzat/bakarlarientzat baino ez): Full Cab.
- Jaialdia Saria: kontzertu bat Azkena Rock-en; antolatzaileen ustean talde hautatuari ez bajoako ondo leku hori, aztertuko da ia zein beste jaialditan sartu (Bilbao BBK Live...): Martin de Marte.
- Sarbide saria: 250 CD-ren argitalpena, epaimahaiak nabarmendutako hiru talderentzat/bakarlarirentzat: Suave, Nize, Silitia
Beste 4 kontzertu etas 9 banda barri
Lehiaketan parte hartu daben banden kontzertuez gan, VillaSoundBilbao Fest jaialdia osotzeko beste 4 kontzertu izan dira, 9 banda barrik emonak, urian han eta hemen, Deustuko Unibersidadean, Bizkaia Aretoan, BBK Salan edo Bilborocken bertan. Gazteen musika-panoraman gora datozen 10 taldek euren sorkuntzak erakutsi ditue, emakumeen presentzia daben talde gazteen protagonismo sendoagaz eta musika-estilo ugarigaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!