First Lego League Euskadiko finalak 400 ikasle batu ditu

Bizkaie! 2021-05-10 10:25   Pil-pilean

Deustu, Donostia eta Arrasateko egoitzetan bina irabazle egon dira.

Gazteak finalean jo eta ke (argazkia: Innobasque) | Ikusi handiago | Argazki originala

Sormena eta ikerketarako gogoa agertu ditue ehundazak gaztek First Lego League Euskadiren 12. edizinoan. Asteburuan jokatu da finala, hiru egoitzatan banatuta: Deustu-Bilbo, Donostia eta Arrasate. Danetara, 10 eta 16 urte bitarteko 400 ikaslek hartu dabe parte, 45 taldetan banatuta. 

Esperientzia ahaztuezina bizi izateaz gan, kirolak eta olgeteak gure bizitzak zelan eraldatu leikiezan ulertu ahal izan dabe parte-hartzaile guztiek, osasuna babesteko neurriak zorrotz bete dituen ekitaldiotan. Barrikuntza eta robotika arloan egindako proiektuak azaldu ditue taldeek, eta gazteen talentua agirian geratu da. 

Egoitza bakotxean irabazle bi egon dira, proiekturik biribilenaren eta proiekturik barritzaileenaren kategorietan. Hortaz, sei irabazle egon dira danetara, eta Espainiako finalera sailkatu dira. Honeek dira:

- Edurobotic Mercurio (Sta Maria ikastetxea).

- Edurobotic Hermes (Sta Maria ikastetxea).

- Overclock (Axular lizeoa).

- Energear (Berakruz ikastola).

- Sanfitek.

- Neskek_Eraldatuz_Teknologiaz_Arizmendi_Ikerlan.

Irabazle nagusiez gan, egoitza bakotxean beste proiektu ugari be saritu ditue. Esate baterako, Deustuko finalean, Begoñazpi ikastolakoek sari bi irabazi ditue, eta Antonio Trueba eta Berrio Otxoa eskoletakoak be sartu dira palmaresean. Saritu guztien zerrendea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu