Portugaleteko V. Zortzikoterako Nazinoarteko Jaialdiak baditu oinarriak

Bizkaie! 2021-05-06 07:50   Musikea

Lanak 2021eko urriaren 29ko gauerdira arte bialdu daitekez.

FIOP Musika Alkartea – Portugaleteko Nazinoarteko Zortzikote Jaialdiak, otxote, ochote, zortzikote edo octeto izeneko talde Koralak bultzatzeko eta formazino horren obren sormena laguntzeko asmoz, sari garrantzitsuak ditu. Hona hemen oinarriak:

1. Betebeharrak

V. Nazinoarteko Konposaketa Saria jatorrizko obreen autoreei emongo jake. Obrak zortzikoteetarako idatzita egon behar dira: alde batetik gizonezko lau ahotsetarako (bina lehen tenore, bigarren tenore, barítono eta baju) eta bestetik ahots zurientzako (bina soprano, mezzosoprano, lehen kontraltu eta bigarren
kontraltu) eta ondoko ezaugarriak bete beharko dira: Egile baten edo batzuen jatorrizko obrea izatea, bost minutu baino gitxiagokoak, partituren edizinoak, orrikatzeak eta irakurketak kalidadekoak izatea eta lau ahotsak oso argi idatzita egon behar dira.

2. Ezin izango dabe parte hartu

Estreinautako lanen obrak, lau abotsetarako idatzita ez dagozan obrak eta obra didaktiko edo pedagogikoak.

3. Konstituzinoa, helburua eta epaimahaiaren lana

Epaimahaian, kide bi eta presidentea egongo dira eta azken horrek boto erabagigarria izango dau eta berak egingo dau batzarrerako deia. Epaimahaiaren erabagia ezeztaezina izango da.

4. Zuzkidurea eta ordainketea

Epaimahaiaren erabagi ahal izango dau saririk ez emotea edo konpartidutakoa izatea.

Sariak saritutako egile bat edo egile batzuen artean banatuko dira.

Saritutako obren autoreek FIOP Musika Alkarteak akordioa beharko dabe obrak zabaltzeko, promozinoa egiteko, erabilteko edo argitaratzeko.

FIOP Musika Alkartea – Portugaleteko Nazinoarteko Zortzikote Jaialdiak ondoko sariak emongo ditu:

Lehenengo saria: 600 euro eta akuarelea.
Bigarren saria: 400 euro eta akuarelea.
Hirugarren saria: 200 euro eta akuarelea.

Sari guztiek IRPF atxikipena euki leike, nazinoari jagokozan legeen eta egungo legediaren arabera.

Saritutako obrak SGAEn erregistrauta egon beharko dira saria jaso baino lehen.

5. Eskaerea eta lanak bialtzea

Lanak sindaura barik entregauko dira, izenorde baten bidez bialdu beharko dira, hiru kopiagaz. Nahi dauenak audioa bialdu leike.

Zer eta nora bialdu

FIOP Portugaleteko Nazinoarteko Zortzikote Jaialdia
Asociación Musical FIOP – Festival Internacional de Ochotes de Portugalete

Aitatutakoaz gan, material guztia (sobre berean) beste sobre zarratu bat bialdu behar da ondoko datuakaz: izena, abizenak, NAN, telefonoaren zenbakia, posta elektronikoaren helbidea eta kurrikuluma.

Dokumentazino guztia postaz edo info@festivaloctetosportugalete.com posta elektronikoaren bidez biadu behar da, 2021eko urriaren 29ko gauerdia baino lehen:

Postaz:

FIOP Musika Alkartea
5. Nazinoarteko Konposaketa Saria
Aldekoena, 121 – 2º izda.
48640 LEIOA (Bizkaia)

Eskaera guztiek harrerea konfirmauta izan beharko dabe eta bakotxak sarrera kopuru zehatza izango dau. Bidalketa eguna kontuan hartuko da.

Azken buruan, epaimahaiaren ebazpena bai deialdi honetakoa, baita Oinarriotako lotura eta baldintza guztiak be Bilboko Auzitegietako jurisdizinoa onartzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu