Gerediagak eta Durangoko Udalak 4. urtez abiarazoko dabe Sormen Bekea Da

Bizkaie! 2021-05-04 12:28   Kulturea

Irailaren 21era arteko epea dago proposamenak aurkezteko.

Abenduaren 3tik 8ra egingo dan 56. Durangoko Azokan jakinarazoko da irabazlea eta hortik aurrera urtebeteko epea izango dau aurkeztutako proposamena landu eta jentaurrean 2022.urteko azokan erakusteko.

Nerea Mujika Gerediagako presidenteagaz batera, Ane Abanzabalegi eta Mikel Uriguena Durangoko Udaleko herrigintza zinegotziak izan dira jentaurrean azalpenak emoteko ekitaldian.

Egitasmoaren helburua euskerazko sorkuntzea sustatzea eta sortzaile barriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emotea da.

2021ean, kultura digitala izango da oinarri. Praktika edota arte adierazpen baten oinarritutako lan digitala sarituko da, baina fisikotasunagaz buztartu ahal izango da.

Aurreko hiru edizinoetan, literaturea, musikea eta ikus-entzunezko proiektuak oinarri izan dituen lanak saritu dira.

Norentzat

- Hamazortzi urtetik gorako sortzaile barrientzat.

- Banaka zein taldeka aurkeztu daitekez.

Bekearen zenbatekoa: 15.000€

Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emongo jako eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea

2021ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, zarratuko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua

Proposamenak posta elektronikoz bialduko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus

Informazinoa, oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentuak

 Eskaera formularioa.

 Sortzailearan curriculuma eta portfolioa.

 Proiektuaren memoria (motibazinoa, luzerea, kronogramea...).

Balorazino erispideak:

 Proiektuaren kalidadea.

 Gaitasun barritzailea eta originaltasuna.

 Proiektua zabaltzeko ahalmena.

 Proiektua aurrez aurre defendidutea.

Ebazpen prozedurea:

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu eta ondoren proiektua defendiduko dabe epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketearen ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen barri 56. Durangoko Azokearen egitarauaren barruan emongo da.

Urtebeteko epea izango dau hautatuak proposamena egiteko eta 57. Durangoko Azokan (2022an) erakutsiko dau emoitzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu