EHUren Arte Eder Fakultadean erakusketa areto barria zabaldu dabe
2021-05-04 09:36 Kulturea2045eko apirila: kanpamentu muga-anitza instalazinoa da ipini daben lehenengoa.
Leioan, EHUren Arte Eder Fakultadeko 1. eraikinean, erakusketak eta instalazinoak ipinteko areto barria inaugurau dabe. Zabaldu eta berehala, areto barria edukiz eta sormenez bete dabe fakultadeko kideek, dagoeneko ikusgai dagoalako 2045eko apirila: kanpamentu muga-anitza instalazinoa.
Fakultadeko Espezializazino Taldeak, hau da, ikasle eta irakasleak batzen dituan eztabaida-taldeak, 2045. urterako etorkizun alternatiboen kontakizunak lantzen ibili da, Tipi kooperatibeagaz alkarlanean. Prozesu horren ondorioz, etorkizunerako ate baten modukoa dan espazio fisikoa sortu dabe, 2045eko apirila erakusten dauen instalazinoa.
Etorkizunari begiratu deutsagu larrialdi klimatikoaren ondorioz sortutako fikzinozko ofizio batetik: mugaz gaindiko nomaden begiak. Nomada batzuek lurzorua berreskuratzeko lan egiten dabe; beste batzuek airearen kalidadea hobetzen dabe, eta badira azpiegitura zaharkituak desegiten dituenak be, azaldu dau Ane Rodriguez Tipi kooperatibako kideak.
Proiektuaren ahalmen kolaboratiboa azpimarratu dau Marta Sanchezek, Espezializazino Taldeko kideak: esperientzia atsegina izan da, lan giroak asko lagundu deusku, adibidez, klima aldaketearen inguruan eta beste arazo askoren inguruan eztabaidatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!