Gaur, hilak 3, Prensa Askatasunaren Munduko Eguna da

Bizkaie! 2021-05-03 10:35   Kulturea

Gaur inoiz baino gehiago, egin daigun informazinoa danon ondasun.

Aurtengo Prentsa Askatasunaren Mundu Eguneko gaiak, Informazinoa danon ondasun, informazinoa danon ondasuntzat baloretearen eta kazetaritzea indartzeko eta gardentasuna aurreratzeko edukien produkzinoan, banaketan eta harreran zer egin daitekeen aztertzearen garrantzia nabarmentzen dau eta ahalduntzea inor atzean itxi barik. Gaia preminazkoa da munduko herrialde guztientzat eta gure osasunean, giza eskubideetan, demokrazietan eta garapen iraunkorrean eragiten dauen komunikazino sistema aldakorra autortzen dau.

2021 Prensa Askatasunaren Mundu Egunak ekosistema honetarako hiru betebehar nabarmendu ditu:

- Komunikazino euskarrien bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko neurriak.

- Interneteko enpresen gardentasuna bermatzeko mekanismoak.

- Komunikabideen eta informazinoaren alfabetizazino gaitasunen hobekuntzea, jenteari kazetaritzea informazinoaren oinarrizko zatitzat hartu eta balioestea, baita defendidutea eta eskatzea be, danon ondasun lez.

Egunaren harian, Kazetarien Euskal Alkargoak eta Kazetarien Euskal Alkarteak honako bideoa sortu dabe. Besteak beste, Ane Irazabal, Olatz Arrieta, Mikel Ayestaran, Begoña Beristain, César Coca, Mikel López Iturriaga, Gervasio Sánchez, Carmen Sarmiento eta Zigor Aldama kazetariek hartu dabe parte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu