EITBko podcast guztiak, plataforma berean

Bizkaie! 2021-04-30 13:17   Pil-pilean

Irratietakoak, artxibokoak eta beren-beregi sortutakoak batu ditue EITBPodkast-en.

Bilbon egindako aurkezpena (argazkia: EITB) | Ikusi handiago | Argazki originala

Entzuleakana heltzeko bide zuzenetako bat bihurtu dira podcastak azkenaldion, eta EITBk apustu sendoa egin dau alderdi hori sendotzeko. Bilboko Azkuna Zentroan egindako ekitaldian aurkeztu dau irrati-telebista publikoak EITBPodkast izeneko plataformea, podcasten eskaintzea bateratu eta entzuleei esku-eskura jarteko tresna barria.

EITB Media Irratietako zuzendari Urko Aristik eta EITBPodkasteko arduradun Ainhoa Etxebestek emon ditue proiektu barriaren inguruko azalpenak. EITBko irratien eskaintza nahieran, gizartearen eskura eta erraz jartea da helburua, azaldu dau Aristik. Webgunean ez eze, telefono mobikorrean zuzenean entzun eta audioak jatsi ahal izango dira, eta edukietara harpidetzeko aukerea be eskainiko dau.

Era berean, euskerazko podcasten erreferente izateko be sortu dabe plataforma barria, eta, Aristik zehaztu dauenez, aliantzak egin nahi ditue beste eragile batzukaz, euskerazko podcasten bilgune bihurtu eta eskaintza ahalik eta oparoena izateko. Dana dala, gaztelaniazko edukiak be badagoz EITBPodkasten.

Hiru eratako podcastak topauko ditu entzuleak. Batetik, EITBko irratiek egindakoak egongo dira; bigarrenik, artxibo zaharretatik berreskuratutako altxorrak; hirugarrenik, plataformarako beren-beregi sortutakoak be ez dira ahaztu behar.

Gaika antolatuko ditue edukiak, bost ataletan: Jakintzea, bizitzea, musikea, kirola eta aisia/fikzinoa. 

Azken atal horren izenak adierazoten dauen legez, fikzinoari lekua egin nahi deutse EITBk bere podcastetan. Esate baterako, laster heduko da Artxipielagoa, 5.1 teknologia barri-barriagaz produzidutako audio-fikzinoa. Eneko Sagardoy, Aitziber Garmendia eta Iñaki Beraetxe aktoreek hartuko dabe parte kontakizunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu