Xabier Payak irabazi dau Peru Abarka Lehiaketea

Bizkaie! 2021-04-30 12:26   Kulturea

Payaren Bihotza kate aukeratu dau epaimahaiak.

Markina-Xemeingo Peru Abarka Album Lehiaketan, Xabier Payaren Bihotza kate lana saritzea erabagi dau epaimahaiak (Idazleen atalean, 21 lan jaso ditue). Idazle getxotarrak sasoi bateko kronikea dakarrela azaldu dau epaimahaiak, narrazino bizia: Narrazinoan familia barruko hartu-emon eta sasoi bateko gizarte estereotipoen arteko aurrez aurrekoak dira ardatz; leitekeana da aspaldiko kontuak izatea baina zehetasun txikienek be orduko boladea dakarskue burura.

Epaimahaiaren eretxiz, personaiak zehaztasun handiz dakarz idazleak, erraz ikusten ditugu irudi eta egoera horreek, kontakizun sinisgarri eta indartsua da, amaiera ederra dauena.

Epaimahaian izan dira Leire Bilbao idazle ondarrutarra, Iñaki Aldekoa Erein argitaletxeko editorea eta Mari Eli Ituarte lehiaketako koordinatzailea.

Idazleak garai bateko kronika aurkezten duela azaldu dau epaimahaiak eta narrazino bizia eskaintzen dauela, hizkuntza eder eta iradokitzailea erabiliz: Narrazinoan familia barruko hartu-emonak eta sasoi bateko gizarte estereotipoak, ames eta helburu personalakaz aurrez aurre dagoz. Leitekeana da aspaldiko kontuak izatea.

Epaimahaiaren esanetan, personaiak zehaztasunez josita aurkezten ditu idazleak, hurrekoak balira legez: Edade batekooi erraz egiten jaku irudi eta egoera horreek ikustea. Kontakizun sinisgarria eta indartsua dala be nabarmendu dabe.

Narrazinoaren arloa jorratu eta saritu ondoren, ilustratzaileen txandea hasiko da orain.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu