Zuloagaren 28 koadroren kopia baimenduen zozketea egin dabe

Bizkaie! 2021-04-29 08:17   Kulturea

Batutako dirua Elikagaien Gipuzkoako Bankurako izan da.

Igazko abenduan Eibarko hainbat dendatako erakusleihoetan egon ziran Zuloagaren koadroen zozketea egin da udaletxeko Batzar Aretoan. Erakusketea margolari eibartarren jaiotzearen 150 urteurrenean egin zan, haren lana ezagutarazoteko eta osasun-krisiko sasoi honetan merkataritza-alorraren alde egiteko. Ekimenak harrera ona izan eban herritarren aldetik eta Udalak, beste pausu bat emon guran, hitzarmena sinatu eban elikagaien Bankuagaz koadroak erakunde horren esku itxi eta dirua batzeko kanpainea joratzeko.

Aitatu 28 koadroen zozketan izan dira Eibarreko Udaleko Jon Iraola alkatea, Belen Méndez de Vigo Elikagaien Bankuko burua, Idoia Sarasqueta Ego Ibarrako burua, José María Beitia eskualdean Bankuak dauen ordezkaria eta Josu Mendicute, Isabel Fernández eta Gorka Errasti zinegotziak.

Alkateak Elikagaien Bankua momentu larriotan egiten dagoan lanaren garrantzia azpimarratu dau.

Hogeita zortzi (28) zenbaki atara ditue boto-ontzi batetik eta koadro bakotxari lehendik emondako zenbakiari esleitu jako ataraten joan dan zenbaki bakotxa.

Apirilaren 30etik aurrera, saritutako personak udaletxeko 2. pisuan (Ego Ibarra) jaso ahal izango dabe koadroa, goizez (astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:00era). Koadroak jasozeko epea apirilaren 30etik maiatzaren 15era izango da.

Hona hemen margolanen zerrendea eta bakotxari esleitutako zenbakia:

1. Madame Malinowskaren erretratua (La Rusa) 00538

2. Jesukristo odoletan 08256
3. Monje domingotarra 00501
4. Bodegoia – Madariak 03275
5. Adela de Quintana andrearen erretratua 02807
6. Jantzaria 05642
7. Oterito 01339
8. Pablo Uranga pintetan 00011
9. Mathie de Noailles kondesearen erretratua 04795
10. Andrea eguzkitakoagaz 01348
11. Mademoseille Souty A La Garçon 05353
12. Ramon Suarez Zuloaga mutikoa 00891
13. Segoviako etxe zaharrak 05501
14. Lolaren burua 00883
15. Ortega y Gasseten erretratua 00044
16. Valentine Dethomasen erretratua 00058
17. Placido Zuloaga bere tailerrean 00080
18. Lolita Muth Ben Maacha 01501
19. Igancio Zuloagaren autoerretratua ehiztari jantzita 02759
20. Autoerretratua 06001
21. Campo Alegreko kondearen erretratua 05771
22. Larrapidi biolinistearen erretratua 00869
23. Untzagako zezen korridea 00508
24. Errioxako paisaia 00762
25. Toledoko ikusmirea 04055
26. Nire lehengusinak 08272
27. Urkizuko iturria 08321
28. Balenciaga pintorearen erretratua 05664

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu