Autortzea gida-txakurrei, 'ikusten ez dabenen begiak' diralako

Bizkaie! 2021-04-28 09:29   Pil-pilean

Euskal Autonomia Erkidegoan 30 gida-txakur dagoz gaur egun.

Gida-txakurra eta kumeak (argazkiak: ONCE) | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaur, apirilak 28, Gida-txakurren Nazinoarteko Eguna danez, ONCE-Euskadi erakundeak laguntzaile fin eta leial horreen lana autortu eta gizarteratu nahi dau. Joan-etorrietan segurtasuna eta mobikortasuna emoten deutse txakurrek itsuei edo ikusteko arazoak dituenei, eta ONCEren profesionalen ahaleginari esker, pandemia bete-betean be, supermerkadu, botika, osasun-etxe eta autobusetan ibili leitekez.

Izan be, ikusten ez dabenen begiak dira gida-txakurrak, ONCE-Euskadik adierazo dauenez. Gizarteari gogoratu eragin deutso oso garrantzitsuak dirala legeek gida-txakurren erabiltzaileei eskaintzen deutsiezan espazio, establezimendu eta erabilera publikoetarako eskubidea errespetetea

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan 30 gida-txakur dagoz. Gehien Gipuzkoan dagoz, hamabost; Bizkaian hamabi dira eta Araban, hiru.

Behar daben persona guztiei gida-txakurra emoteko baliabideak lortzeko asmoz, ONCEk kanpainea ipini dau martxan, Gida-txakurraren Nazinoarteko Egunaren kontura. Herritarrak gida-txakurren lagun egin leitekez, dohaintzak emonda. 

Ganera, ONCEren apirilaren 28ko zozketako kupoia gida-txakurren omenezkoa da. Txakurkume bat agiri da kupoian, herritarrei laguntzinoa eskatzen. Era horretara, gida-txakurren funtsezko zeregina gogoratzeaz gan, kanpaineagaz bat egiteko deia zabaldu dau ONCEk. 5,5 miloe kupoi ipini ditue salgai. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu