'Geuretik sortuak' proiektuko 26 artistak aukeratu ditue

Bizkaie! 2021-04-27 09:09   Kulturea

Egonaldiak egingo ditue, literaturea, antzerkia eta zinemea lantzeko.

Yolanda Arrieta idazleak Etxarri Aranatzen egingo dau egonaldia | Ikusi handiago | Argazki originala

Udalbiltzak hainbat udalegaz martxan jarritako Geuretik sortuak proiektura aurkeztu ziran 73 artista eta sortzaileen artean, 26 aukeratu ditue. Hiru asteko egonaldiak egingo ditue ekimenaren parte diran herrietan, bakotxak bere alorreko sorkuntza-lan bat egiteko. 16 kontakizun, bost antzezlan eta bost film egitea da asmoa.

Euskal kulturea Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzea eta euskerazko sorkuntzea bultzatzea dira Geuretik sortuak-en asmoak. Behin sorkuntza-lanak amaituta, herririk herri zirkuitua antolatuko dabe. 

Aukeratutako sortzaileek eurena ez dan herri baten egingo dabe hiru asteko egonaldia. Modu horretara, hango errealidadea ezagutuko dabe, eta sorkuntza-lana horretan oinarritu.

Hamar laguneko epaimahai batek aukeratu ditu 26 sortzaileak. Batzuk ezagunak dira, beste batzuk oraintsu hasita dagoz sorkuntzan. Antolatzaileak ahalegindu dira aniztasuna bilatzen, lurraldetasunari, edadeari eta gaiari jagokonez. 

Azkenean, literaturearen alorreko asko aukeratu ditue, erdiak baino gehiago, 16. Zinemagintzako bost sortzaile eta antzerkigintzako beste bost be badagoz.

Behin artistak aukeratuta, egonaldia egingo daben herria be zein izango dan esan deutsie. Hona hemen zerrendea:

- Literaturea: Maitane Perez (Amasa-Villabona), Iñaki Martiarena (Araitz/Betelu/Larraun), Ugaitz Agirre (Artziniega), Yolanda Arrieta (Etxarri Aranatz), Nahia Zubeldia (Larrabetzu), Garazi Albizua Castelao (Leitza), Nefer Olaizola (Ligi-Atherei,/Liginaga-Astüe/Lexantzü-Zunharre/Etxebarre), Maialen Akizu (Lodosa/Sartaguda/Mendabia/Andosilla), Sarai Robles (Ondarroa/Berriatua), Iban Garro (Urepele), Itxaro Borda (Usurbil), Edorta Jimenez (Uztaritze), Peru Calabaza (Zaldibia), Danel Lauzirika (Zestoa), Bertol Arrieta (Zuia) eta Fito Rodriguez (Zumaia).

- Zinemagintzea: Raul Barreras (Hernani), Josu Martinez (Baigorri), Leire Egaña (Galdakao), Kamikaz kolektiboa (Tafalla) eta Eñaut Castagnet (Bera/Lesaka).

- Antzerkigintzea: Tanttaka (Arrigorriaga), Metrokoadroka (Atarrabia/Uharte), Oier Zuñiga (Bergara), Lore-more konpainia (Oiartzun) eta Bon bon noir konpainia (Oñati).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu