Elena Aizkoak 'Lendia Song' proiektua aurkeztu dau Azkuna Zentroan

Bizkaie! 2021-04-23 09:58   Kulturea

Arte-proiektu hau BAT Lantegia. Idea-laborategiko espazioan bisitau ahal izango da.

Elena Aitzkoa artisteak Lendia song lana aurkeztu dau, sorkuntza garaikideari laguntzeko Babestu programearen barruan, aintzira bat ardatz hartuta sortutako proiektua. Izakera performatikoari eutsiz, sorkuntza honen abenturak lankidetzea eta bakardade-lekuak zeharkatzen ditu. Ahots eta paisajea grabazinoen bidez igaroten ditu espazioak, gorputz-eskultura bihurtu arte. Abestiagaz batzea Haren sorkuntza-lanak ekosistema heterogeneo bat dira eta ingurune gitxi-asko hurreko elementu fisikoak eta emozionalak eta bizi-esperientziak ditue oinarrian. Materiaren konfigurazino poetikoan jarten dau indarra eta sormen-energia eta edertasuna hartzen dau izakien arteko lotura-elementu legez.

Elea Aitzkoa (Apodaka, 1984)

Eskulturan, marrazketan, poesian eta performancean eta filmak egiten ibilten da. Azken proiektuen artean, ondokoak nabarmentzen dira: Zarza Corazón (2019), Valladolideko Museo Patio Herreriano; Paraíso Terrenal (2019) poemen eta txistuen biniloa; Nuestro amor nació en la Edad Media (2018) filma eta Headscarfs close to the Ground performanceen zikloa, Oslo Pilot-en esparruan egina (2016). Kolektiboan eta performancearen esparruan, nazinoartean erakutsi ditu lanak Ingalaterran, Italian, Japonian, Txinan, AEBetan, Portugalen, Norvegian eta Suedian

Babestu

Azkuna Zentroak, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak Babestu, sorkuntza garaikideari laguntzeko programearen beste deialdi bat jarri dau martxan maiatzaren 31ra arte zabalik egongo dana. Danetara, sei proiektu artistiko, kultural eta sortzaile hautatuko dira, praktika artistikoetarako modu barriak aztertzeko eta Azkuna Zentroaren programazio-arloakaz hartu-emonetan egoteko. Proiektuak 2022an eta 2023aren hasieran landu eta aurkeztuko dira Azkuna Zentroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu