Bizkaiko kultura sektorearen mapeaketea

Bizkaie! 2021-04-22 09:14   Kulturea

Izena emoteko orria hemen.



Bizkaiko Foru Aldundia
k lan arlo barria bultzatuko dau datozen hileotan, Bizkaiko sormen eta kultura-ekosistemea mapeatea, lurraldean gaur egun dagoan kultura-ekosistemearen argazki ahalik eta zehatzena euki ahal izateko. Hori guztia, sektorearen sustapenean modu eraginkorrean laguntzeko egokienak diran politika publikoak bultzatzeko: Gure helburua da sektorea sustatzeko eta indartzeko politika barriak zehazten jarraitzea, inor ahaztu barik, ezagutza erreal eta eguneratutik abiatuta eta, zelan ez, benetako protagonistakaz lankidetzan. Horregaitik, kultura-ekosistemearen parte-hartzea ahalik eta zabalena izan daitela eskatzen dogu: aktoreak, artistak, kantautoreak, musika-taldeak, gidoilariak, idazleak; bideo-jokoen, zinemearen, film laburren, diseinuaren, artisautzearen, arkitekturearen, kultura-kudeaketearen, ekitaldien produkzinoaren, kultura-turismoaren, zientzia-dibulgazinoaren eta bestelako eragileak, profesionalak zein amateurrak, edozein eratako kultura edo sormen-proiektu bat daben persona edo erakunde guztiak.

Bizkaiko sormen eta kultura-ekosistemaren aberastasunari eta aniztasunari balioa emotea da asmoa, tartean sartutako persona eta eragile guztien argazkirik egiazkoena eta eguneratuena euki eta, era berean, ikusgarritasuna emon eta eragile bakotxa ahaldundu, gogoetea egiteko eta aukerak bilatzeko prozesuan. Bizkaiko sormen eta kultura-ekosistemea zehazteko prozesuan parte hartu daizuen eskatzen deutsuegu, Kultursistema metodologiaren bidez; tresna hori, Karraskan alkartearen barruan sortua da, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzoazinoagaz eta momentu honetan, Conexiones Improbables enpreseak kudeatzen dau, prozesuaren alde teknikoaz arduratuko dea aholkularitza-enpreseak. Horretarako, www.kultursistema.com webgunean erregistretako eskatzen deutsuegu; bertan, norberaren jarduereari buruzko gogoetea sustatzen daben zenbait galderari erantzutea nahiko geunke eta, amaitzeko, parte-hartzaile bakotxak bere profila ekosistema digitalean argitaratzea.

Prozesuan zehar egon daitekeen edozein duda edo arazori erantzuteko, Bizkaiko Foru Aldundiaren euskera, kultura eta kirol Sailean, Conexiones Improbables enpreseagaz batera, sormen eta kultura-eragileei automapaketa-lanetan laguntzeko zenbait tailer atondu ditugu eta horreetan aitatutako tresnea ezagutzen lagunduko deutsuegu; tresnok aukerea emongo deutsue honako honeek egiteko:

- Jorratutako jarduereari buruzko gogoetea egitea, ekosistemarako balio-proposamenak eta jarduera-eremuak hobeto islatzeko eta proiektuen potentziala ustiatzeko erabagiak bideratzeko.

- Beste persona, profesional eta erakunde batzuk ezagutzea, eurekaz lankidetzan jarduteko, proposamenak osotzeko eta aukera barriak sortzeko.

- Bizkaiko lurraldetik eta lurralde horretarako lan egiten daben eragileen ekosistemearen argazkia osotzea, erakunde publikook eta bestelako sustapen-eragileek sektorea indartzen lagundu daigun.

Noiz, non eta zelan egingo dira tailerrak?

Egungo murrizketak dirala-eta, egoera epidemiologikoak hobera egiten ez dauen bitartean, tailerrak taldeko bideodeien bidez egingo dira, zoom aplikazinoa erabilita eta saio bakotxean, gehienez be, 95 personak parte hartu ahal izango dabe. Izena emotea nahitaezkoa da, saioak edegiak izango badira be, parte hartu leikien personen arteko kidetasuna bilatuz atonduko dira, egutegi honen arabera:

04/27 - Martitzena (16:00-18:00) - Diseinua eta arkitekturea.
04/29 - Eguena (12:00-14:00) - Zeharkakoak, arte plastikoak eta ikusizko arteak artisautza eta hartu-emon-arteak.
05/04 - Martitzena (16:00-18:00) - Arte eszenikoak eta zuzenekoak, musikea eta musika-industria.
05/06 - Eguena (12:00-14:00) - Literaturea, argitalpen-industria eta hizkuntza-industriak eta zerbitzuak.
05/11 - Martitzena (16:00-18:00) - Ikus-entzunezkoak, baliabide barriak, new media art eta maker kulturea.
05/13 - Eguena (12:00-14:00) - Kultura-kudeaketea, bitartekaritzea, arte eta kultura hezkuntzea, kultura aholkularitzea eta kultura finantzaketea.
05/18 - Martitzena (16:00-18:00) - Kultura-ondarea, aisialdia eta olgeteas, gastronomia sortzailea.

Kontuak kontu, bete izena emoteko orria hemen eta tailerrak beste persona edo erakunde batzuen interesekoak izan daitekezala uste badozu, konpartidu informazinoa, zenbat eta eragile gehiagok parte hartu eta zenbat eta anitzagoak izan, orduan eta osoagoa izango da argazkia eta balio handiagoa izango dau ekosistemea osotzen dugunontzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu