Zuloagaren koadroen zozketea apirilaren 28an izango da

Bizkaie! 2021-04-21 09:12   Kulturea

Hilaren 29an jakinarazoko da zozketearen emoitzea.

Herriko dendetan erakutsitako 28 margolanak zozketatuko dira, Elikagaien Gipuzkoako Bankuko lehendakari andrea eta arduradunak, Eibarko Udaleko alkatea eta Ego Ibarraburua aurrean dagozala.

Zuloagaren koadroen erakusketak oso harrera ona izan eban herritarren artean eta dendetan jarrita egon ziran lanak Elikagaien Gipuzkoako Bankuaren esku itxi ziran dirua batzeko asmoz, lan benetan handia egiten dauelako elikagaiak banatzen. Horretarako, hitzarmena sinatu eben Eibarko alkateak eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuko buruak.

Bankurako dirua batzeko epea martiaren 19an amaitu arren, agenda kontuak eta Aste Santua tartean zirala, azkenean, zozketea apirilaren 28ra arte atzeratu eta egun horretan egingo da Udaletxeko Batzar Aretoan; bertan izango dira Belen Méndez de Vigo Elikagaien Bankuko burua, Jon Iraola alkatea, Idoia Sarasqueta Ego Ibarraburua, José María Beitia Bankuak eskualdean dauen ordezkaria eta Eibarren erakunde horretan lanean dabizen personak.

Hilaren 29an jakinarazoko da zozketearen emoitzea. Zozketa horren bidez, 28 zenbaki atarako ditue boto-ontzi batetik eta koadro bakotxari beste zenbaki bat emongo jako. Apirilaren 30etik maiatzaren 15era bitartean, saritutako personek udaletxeko 2. pisuan (Ego Ibarra) jaso ahal izango dabe koadroa, goizez (astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:00era).

Hona hemen margolanen zerrendea eta bakotxari esleitu jakon zenbakia:

1. Madame Malinowskaren erretratua (La Rusa)
2. Jesukristo odoletan
3. Monje domingotarra
4. Bodegoia – Madariak
5. Adela de Quintana andrearen erretratua
6. Jantzaria
7. Oterito
8. Pablo Uranga pintetan
9. Mathie de Noailles kondesearen erretratua
10. Andrea eguzkitakoagaz
11. Mademoseille Souty A La Garçon
12. Ramon Suarez Zuloaga mutikoa
13. Segoviako etxe zaharrak
14. Lolaren burua
15. Ortega y Gasseten erretratua
16. Valentine Dethomasen erretratua
17. Placido Zuloaga bere tailerrean
18. Lolita Muth Ben Maacha
19. Igancio Zuloagaren autoerretratua ehiztari jantzita
20. Autoerretratua
21. Campo Alegreko kondearen erretratua
22. Larrapidi biolinistearen erretratua
23. Untzagako zezen korridea
24. Errioxako paisaia
25. Toledoko ikusmirea
26. Nire lehengusinak
27. Urkizuko iturria
28. Balenciaga pintorearen erretratua

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu