Azkuna Zentroak 'Babestu' programa berezia dakar

Bizkaie! 2021-04-20 08:36   Kulturea

Sorkuntzea eta sortzaileak laguntzea da helburua.

Azkuna Zentroak sei proiektu artistiko, kultural eta sortzaile hautatuko ditu, zentroaren programazino arloakaz zerikusia dabenak. Deialdia maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik eta sei proiektu artistiko, kultural eta sortzaile hautatuko dira, besteak beste, praktika artistikoetarako modu barriak aztertzeko. Proiektuak 2022an eta 2023aren hasieran landu eta aurkeztuko dira Bilbon.

Babestu, sorkuntza garaikideari laguntzeko programea Ideen Laborategian kokatzen da, parte-hartzea, sorkuntzea, barrikuntza, ezagutzea, irisgarritasuna eta aniztasuna sustatzen dituan gunean. Arte eta komunidade-habitat bat, lan-ingurune edegi eta lankidetzazkoa sortzeko beharrari erantzuten deutsona. Ingurune horretan, arte- sorkuntzea ikerketatik eta hezkuntzatik hurrago dagoan prozesu legez lantzen da eta ateak edegiten deutsoz produkzinoari eta esperimentazinoari. Babestu programearen bidez, Azkuna Zentroak sorkuntzea eta kultura garaikidea lagundu eta zabaltzea sustatu gura ditu, esperientzien, ideen eta ikuspegien trukea bultzatuz, hurreko sorkuntza-sarea bultzatuz, diziplina eta zeharkako dimensinoetan.

Artisten zerbitzura dagoan tresnea izate be bada helburua, programazinoagaz eta Azkuna Zentroaren ekintza-lerrokaz lotutako sormen-proiektuak jorratzeko.

Babestu artisten zerbitzura dagoan tresnea da eta baldintza materialak eta espazialak eskaintzen deutsee sortzaileei.

Horrezaz gan, Azkuna Zentroak hainbat deialdi ditu arte-sorkuntzarako eta komisariotzarako:

Lanean. Prozesu artistikoak laguntzeko programea. Lanean programearen deialdia praktika artistikoak jorratzeko modu barriak aztertzen dituen artistak, sortzaile eta, kolektiboei zuzenduta dago, zentroaren programazino-arloan kokatuta eta zentroko publiko-komunidade batzuekaz konpartiduteko
pentsauta. Deialdi honen bidez, hainbat diziplinari lotutako proiektu artistiko, kultural eta sortzaileak hautatuko dira.

Praktika artistikoetako egonaldia (2021eko maiatzaren 31ra arte)

Praktika artistikoetako egonaldiak Kubako eta Euskadiko artisten arteko trukea sustatzen dau, espazio bietan ikerketa-aldi bat eginez, testuinguru artistiko desbardinetan eta bertakoetan ikerkuntza eta lana bultzatzeko asmoz. Egonaldia Carlos Garaicoa estudioak Habanan dauen Artista x Artista programeagaz lankidetzan egiten da.

Jantza garaikideko egonaldia (2022ko apirilera arte)

Egonaldia Dansateliers Rotterdam (Holanda) sorkuntza eta erakusketa-zentroagaz lankidetzan egiten da. Jantzako profesionalek zuzentzen dabe eta bi alditan egiten da: Lehenengoa Azkuna Zentroan izango da eta pieza koreografiko bat ikertzeko eta sortzeko prozesua jorratuko dau. Bigarrena, barriz, Rotterdamen izango da, Dansateliers-en instalazinoetan. Bigarren aldi horretan, egoiliarrak Dansateliers-eko taldearen aholkularitzea eta mentoring artistikoa izango dau eskura.

Azkuna Zentroko egoitza artistikoen programeak Banco Sabadell Fundazinoaren eta Etxepare Euskal Institutuaren babesa dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu