BIKE360: Mikel Landak goi errendimenturako zentroa aurkeztu dau

Bizkaie! 2021-04-15 08:05   Kirola

Proiektu hau txirrindulari batek behar eta gura dauena errealidade bihurtzeko jaio da.

Mikel Landak, Jesus Ezkurdia, Iosu Badiola eta Aitor Galdosegaz batera, Bike360 proiektua aurkeztu dau Elgoibarren. Landaren Pro Cycling Club barrian marka onenen produktuak, txirrindulari batek behar dituan zerbitzuak eta txirridunlaritza esperientzia onenez gozetako aukerea egongo da.

Bike360-Pro Cycling Clubak txirrindulari guztiei zerbitzu orokor eta esperimentala eskainiko deutse: Landaren Goi Errendimendurako Zentroak hiru ardatz nagusi izango ditu: Txirrindularitza Kluba, Zerbitzu Integrala, denda fisikoa eta online dendea, www.bike360.es webgunean.

Proiektu hau txirrindulari batek behar eta gura dauena errealidade bilakatzeko jaio da; txirrindulari afizionatu, amateur edo profesional batek behar dituan zerbitzuak jarten dira eskuragarri: Txirrindularitza Kluba, bidaiak, Biomekanika Laborategia, Zelula Nutrizino Aktiboa, Kirol Medikuntzea eta Fisiologia, Osteopatia, Fisioterapia, Kirol Masajea, Entrenamendu personalizatuak, Aeroyoga, Yoga, Pilates eta Tailer Mekanikoa.

Bike360 ondorengo markakaz ibiliko da alkarlanean: Orbea, Etxeondo, Ekoi, DMT, Oreka, Tregor Sport, Shimano, Klein eta Gobik. Online dendan eta denda fisikoan marka horreetako produktuak eskuratu ahal izango dira.

Zerbitzuak eta produktuak eskaintzeaz gan, Bike360, Kluba da. Pasino bera daben personen topagunea: gidak, txirrindulariak, ibilbideak, urteerak, paisajeak, lagun barriak eta bide barriak: Amesak egi bilakatu Bike360-en. Ezagutu, hobetu eta alkarregaz bizikletan ibili, nabarmendu dau Mikel Landak.

360º biker kontzeptu barri bat. Txirrindularitzearen pasinoaz gozetea ahalbidetuko dauen topagune barria: Bike360.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu