Eguenean hasiko da VIII. 'Matematikea Eguneroko Bizitzan'

Bizkaie! 2021-04-13 12:40   Kulturea

Bilboko Bidebarrieta liburutegian izango dira saioak.

Zortzigarren aldiz egingo dabe Matematikea Eguneroko Bizitzan zikloa Bilbon, Bidebarrieta Zientifikoa programazinoaren barruan. Aurreko edizinoetan legez, matematikek gure bizitzako jazoera arruntetan daben garrantzia modu dibulgatiboan azalduko dabe, adituen berbaldien bidez.

Lehenengo hitzordua apirilaren 15ean izango da, eguenean, arratsaldeko 19:00etan. Pedro Caro matematikariak Visibilidad e invisibilidad: dos caras de la misma moneda izenburudun berbaldia emongo dau, ikusgaitasuna eta ikusezintasuna matematiken bidez jorratzeko asmoz. Azkenaldion gai horren inguruan egondako aurrerapen teorikoak eta medikuntzara ekarri leikien onurea aitatuko ditu Carok. 

Ikerbasque eta BCAM erakundeetako kidea da Pedro Caro. Sevillan Matematika titulua eskuratu ondoren, Madrilen, Parisen eta Helsinkin ibili da doktorego programetan eta ikerkuntza proiektuetan. 

Hurrengo saioak apirilaren 22an, eta 29an eta maiatzaren 6an izango dira.

Matematikea Eguneroko Bizitzan zikloko saio guztiak dobakoak izango diran arren, aurretik gonbidapena hartu beharko da (hemen). Ganera, streaming bidez emongo ditue saioak, joan ezin izan dabenek be adituen kontu jakingarriak entzun deiezen. 

Zikloa Bilboko Udalak, EHUk eta Real Sociedad Matemática Españolak antolatzen dabe, BCAM eta Radio Euskadi laguntzaile dirala. Bidebarrieta Zientifikoa egitasmoaren parte da, urtean zehar antolatzen diran Darwin Eguna eta Emakumeek Zientzia Egiten Dabe ekimenen moduan. Era berean, #BilbaoUdaberria2021 programearen barruan be sartu dabe. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu