Bilboko Eleiz Museoa obratan dago

Bizkaie! 2021-04-13 09:25   Kulturea

Eleiz Museoko sei aretoetako bat barriztau egingo dabe.

Arte barrokoari, XVII. eta XVIII. gizaldiei eskainitako aretoa da, Luca Giordano, Luis Paret, Antonio Carnicero, Luis Salvador Carmona lako artista garrantzitsuen artelanak jasoten dituan aretoa da barriztauko dabena.

Barriztatze honi esker, eremua hobeto egokituko jako bilduma jakin honi. Aldi berean, dinamiko eta malguago bihurtuko da eta erabilera askoko aretoa izatean, beste jarduera batzuetarako be balio izango dau. Hain zuzen be, aretoa barriro zabaltzen dabenean, Eleiz Museoak eta Arte Eder Museoak sinatu daben lankidetza-hitzarmenaren ondoriozko aldi baterako erakusketea jasoko dau. Erakusketa horrek Luis Pareten eta 1780-1790 inguruan Bizkaian euren arrastoa itxi eban beste hainbat artista entzutetsuren artelanak ikusteko aukerea emongo dau.

Penagarria da, bai, obrek irauten daben bitartean bisitariek Museoko erakusketearen zati bat ikusteko aukerarik ez izatea eta galera hori bardintzeko, gainerako aretoetan jasoten dan erakusketea doban ikusi ahal izango dabe, 1200. urte inguruan hasten dan erromantikoan hasi eta gaur egunera arte, arte bizkaitarraren 800 urteko historiaz gozetako aukerea emoten dauan ibilbide bikaina.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu