Afrikako Benin-eko eskola bat laguntzeko asmoa dauka Larramendi Ikastoleak

Bizkaie! 2021-04-12 10:45   Pil-pilean

Ikastolako 2. batxilergoko osasun zientzietako ikasleek Bat eginik! proiektua sortu dabe.

Helburua Fondation Vie Pour Tous laguntzeko dirua lortzea da. Batutako diru guztia, Somo College eraikuntzea amaitzeko bideratuko da. Eskola hau ez da proiektu barria, izan be, lehenago eregiten hasi ziran baina egoera ekonomikoa oso kaskarra zanez, bertan behera itxi behar izan eben.

Kontuak kontu, Mungiako Larramendi Ikastolako 2. batxilergoko ikasleek talde-lan hau jarri dabe martxan hareen bizi eta hezkuntza-baldintzak hobetzeko asmoz; horretarako, hainbat ekintza jarri ditue martxan: Alde
batetik, ikastolan bertan DBHko etika eta LHko bizikidetza ikasgaian proiektua landuko dabe eta, bestetik, izerdia botateko jerseak diseinau eta salgai jarri ditue.

Proiektuari oihartzun handiagoa emon eta indar handiagoa lortzeko asmoz, Mungiako erakunde eta alkarte batzuekaz hartu-emonetan jarri dira, besteak beste, Mungiako Udala eta Merkatarien Alkarteagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu