Garrobiren deialdia: Geroa(K) – Futuro(S)
2021-04-09 12:09 KultureaLanak jasoteko epea 2021eko maiatzaren 9an amaituko da.
Zarratuta dago, oraingoz behintzat, konfinamenduaren kontua, GarranbladaConfitada izeneko ospakizunagaz, La Fanzine Konfitatua-ren argitalpenagaz batera; galderea da eta orain zer?
Jasotzaileak: Proposamena deialdiaren oinarrietara egokitzen daben arlo eta edozein jatorritako artistak.
Lanak edozein formatutan jaso daitekez eta aukeratu ezkero, euskarri bitan argitaratuko dira:
1.- La Fanzine Geroa(k) argitalpeneko inprimidutako papelean, koloretan.
2.- Agertokian, zuzeneko publikoagaz, 2021eko bagilaren 12an edo 13an RKEn (Romo-Getxo) egingo dan Garranblada Geroa(k)-en parte izanik, baimendutako ordutegiak eta edukierea errespetauta.
Metodologia: Probokazinoa-Erantzuna
Garrobik www.garrobi.com webgunean argitaratu dauen Probokazino-Multzoko irudi bat aukeratu eta artista bakotxak proponiduten dauen lanagaz lotu (hartu-emon edegiak).
Proponiduten dan obreak etorkizuneko planteamendu bati erantzungo deutso. Oraingo egoera konfinatu eta pandemiko horretatik abiatuta, etorkizuneko helburuak proponiduten dituen erantzunak eragitea da asmoa.
Formatuak. Beste behin ere, proposamena edegia izango da, bai kontzeptuari jagokonez, bai alderdi fisiko hutsari jagokonez be, edozein formatu onartuz. Batzuk inprimiduta amaituko dabe eta beste batzuk, barriz, Garranblada barriaren parte izango dira.
Probokazino-multzoko irudiei beste argazki, marrazki, testu, antzerki-eszena, abesti, performance, bideo, koreografia batzuekaz erantzun leikioe, edozein formatuk balio dau.
Parte-hartzaileak. Edozein diziplinatako eta jatorritako artistek parte hartu leikie, banaka zein taldeka. Partaidetza kolektiboa enpresa edo alkarte beraren menpean egingo da, edo hareen artean lotura juridikorik formalizau ez bada, eta onartzen bada, ordezkari bat izentauko da Akordioa sinatzeko eta fakturetako.
Hautatutako lanak Fanzine Geroa(k)-en argitaratze-prozesuak eta Garranblada Geroa(k)-en zuzeneko ospakizuna amaitu ondorik ordainduko dira.
LaFanzine-n parte hartzeagaitik: 50,00€
Garranblada-n parte hartzeagaitik: 300,00€
Beharrezkoa da parte-hartzaileek legezko fakturea egitea.
Hautatzen dan artista edo kolektibo bakotxagaz partaidetza-akordio bat sinatuko da.
Hautaketa-erispideak
Proposamenaren kalidadea eta barrikuntzea.
Proposamena deialdiaren oinarrietara egokitzea, etorkizuneko planteamenduari eta probokazino-multzoagazko lotura jokoari jagokonez.
Posta elektronikoz bialduko dira info@garrobi.com helbidera.
Jasoteko epea 2021eko maiatzaren 9an amaituko da, gauerdian.
Garrobi
Helburu nagusia artea jenteari hurreratzea da, obrea bera aldatu barik, ohiko testuingurua aldarazo barik, inguruneak aldatu barik, egiten diran aldarazpen horreek batzuetan jentearengandik urrunarazoten dabelako artea.
Hurrekotasuna eta alkarganatzea izan dira Garrobiren berezko tresnak, hau da, estrategia nagusira gauzatzeko baliabideak. Gaur egungo testuinguruan, formula barriak erabiliz artisten eta jentearen arteko korronte horrek bere horretan jarraitu daian. Holan, probokazino-multzoko irudi guztiak Getxon kokatuta dagoz, getxoko herria baita Garrobiren ekintzen jasotzaile nagusia.
Obren ohiko inguruneak eta testuinguruak aldatzen jarraitzeko, Garrobik aurreko deialdirako erabilitako galdera-erantzun metodologia dau oinarri: Konfitatuak. Emoitzea obra barria daben artisten arteko hartu-emonetan eragiteko modu bat. Lehen mahai baten inguruko alkarrizketa batean jazoten zan hori eta orain akzino-erreakzino formatu hori hartzen dau; probokazino/erantzun formatu hori distantzian be posible da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!