Azkuna Zentroak 'Makers' dakar, Oscar Gomez Mataren eta Juan Lorienteren estreinaldia

Bizkaie! 2021-04-08 12:33   Kulturea

Bilbon estreinau ondoren, Makers munduan aurkezteko asmoa dago.

Makers argiari, denporeari eta maitasunari buruzko lana da azaldu dau Oscar Gómez Matak; poesia eta filosofia buztartzen ditu, bizirik dagozanentzako eskuliburu moduko batean eta errealidadeari konponbidea emoten saiatzen dana. Makers argiari, denporeari eta maitasunari buruzko lana da.

Estreinaldia Bilboko Azkuna Zentroan izango da apirilaren 15ean eta 16an, 19:00etan. Sarrerak erosi hemen.

Proiektuaren abiapuntua Agustín Fernández Malloren El Hacedor ipuina da, Jorge Luis Borgesen El Hacedor-en bersinoa: Gainjarritako geruzen istorio bat da obrea, hostoak kentzen deutsaguz egiazkotzat joten dogunari, sentidutea espero ez genduana topetako, Oscar Gómez Matak adierazo dauenez. Makers-en ezustekoa eta susmoa dago. Makers-en jarrera egokia Daniel Innerarityren (filosofoa) esaldi honetan dago: ...errealidadea konplexua da eta bateren batek modu bitarrean planteetan dauenean, susmoa hartzeko beharra dogu.

Juan Loriente eta Oscar Gómez Mata aktoreak, sortzaileak eta poetak dira; biek uste dabe eszenatokia misterio bat jasoten dauen errealidade bat dala, dagoana landu beharrekoa. Egiazkoaren detektibe bi dira, gure Makersek errealidade bat eregiteko idea politikotzat hartzen dabe egia: argia eginez eregiteko amesa.

Proposamen eszenikoan, alde epikoena jorratzen dabe, antzerkia espioitza-modu bat, mundua jagoteko ikerketa-modua baita.

Makers

Ikuskerea eta zuzendaritzea: Oscar Gómez Mata.

Interpretazinoa: Juan Loriente eta Oscar Gómez Mata.

Testuak: Agustín Fernández Mallo, Rodrigo García eta Oscar Gómez Mata.

Lankidetza artistikoa: Delphine Rosay.

Aktore-jokoaren lankidetzea: Espe López.

Argiaren sorkuntza eta zuzendaritza teknikoa: Leo García.

Soinu-sorkuntzea: Aymeric Demay.

Espazio eszenikoa: Vanessa Vicente.

Jantziak: Doria Gómez Rosay.

Produkzinoa eta administrazinoa: Aymeric Demay

Azkuna Zentroko eszenAZ, arte eszenikoen denporaldia erdialdera heldu da Makers-en estreinaldiagaz

Hogei proiektu baino gehiago izango dira denporaldi honetan, bertoko lanak, nazinoarteko estreinaldiak, Zentroko sorkuntza artistikoari laguntzeko sortutako piezak eta musika esperimentaleko hainbat kontzertu.

Oscar Gomez Mata

Aktorea, zuzendaria, egilea eta eszenografoa da. Espainian hasi zan antzerki-jardueretan eta 1987an Legaleón-T konpainiaren sortzaile-kide izanik, ikuskizunak sortu zituan 1996ra arte. 1997an, L’Alakran konpainia sortu eban Genevan eta zuzendaritza, sorkuntza, dramaturgia eta zenbait ikuskizunetako
testuak egin ditu bertan. 2013tik, irakaslea da Manufacture-n, Suitzako frantseseko antzerki eskolan. (HETSR) Suitzako antzerkiko sari nazionala irabazi eban
2018an.

Juan Loriente

Kantauriar aktorea, antzerki-arloan ezagunagoa, ohikoa baita Rodrigo Garcíaren eta La Carnicería Teatroren muntaketetan. Noizean behin zineman be egin dau lan, besteak beste, La espalda de Dios (Pablo Llorca) eta Smoking Room (Cesc Gay) filmetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu