Expodistrito Bilbon, pintura eta erretratugintzako bost erakusketa ibiltarigaz

Bizkaie! 2021-04-06 10:55   Kulturea

Apirilaren 7tik bagilaren 30era helduko dira auzoetara.

Expodistrito Bilboko Udalaren ekimena da eta artea uriko hainbat barrutitara eroatea eta hainbat artistaren lana ezagutarazotea ditu helburu. Aldi baterako erakusketen zikloak, Abando, Begoña, Otxarkoaga, San Inazio eta San Frantzisko auzoetara hurreratuko ditu ekitaldiak, bertako Udaltegien bitartez.

Expodistritoko bost margo eta erretratu proposamenak ibiltariak dira eta auzoetako udaltegietan erakutsiko ditue apirilaren 7tik bagilaren 30era. Artistak dira @Bizargorrie (erretratugintzea), Blanca Basabe (pinturea), Xabier Goiko (pinturea), Jakue Barea (pinturea) eta Euskal Akuarelarien Alkartea (pinturea). Expodistritoko programazino barria osatzen duten artistak dira. Programa honek sarrera librea du eta bisita ordutegiak www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daitezke.

Erakusketak

@Bizargorrie. Pertsonak. Lekuak. Uneak (erretratugintzea)

Erretaruok hamar herrialdetatik ibilaldi bat eskaintzen dau, momentu, jarrera eta espazio bereziak antzematen saiatuz. Ez da perfekzino teknikoa lortu nahi dana, igeskortasunen isla baino, egoera parebakoak, aldi berean, persona guztiak ikusi daitekezan lekua.

Apirilaren 7tik 23ra (Abandoko Udaltegia).
Apirilaren 27tik maiatzaren 28ra (San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia).
Bagilaren 1etik 14ra (Begoñako Udaltegia).
Bagilaren 16tik 30era (Otxarkoagako Udaltegia).

Blanca Basabe (pinturea)

Proposamen plastiko bat, musikea eta kolorea buztartuz, akuarelazko lanetan konsonantzia bilatuz, baita akuarela-lanen bitartez, ikuslearengan eragin leikezan sensazinoan be. Kromatismoa oinarri hartuta, soinuaren irudikapena bilatzen dau, uniberso musikalaren kromatismotik abiatuta, sinplifikazinorik handiena eta akorderik dramatikoenak topetako.

Apirilaren 27tik maiatzaren 13ra arte (Abandoko Udaltegia).
Maiatzaren 17tik 28ra (San Frantziskoko Udaltegia).
Ekainaren 16tik 30era (Begoñako Udaltegia).

Xabier Goiko. Principios de incertidumbre (pinturea)

Lan hau bizi dogun momentu historikoari emondako erantzuna bat da, urruntze sozialezko garai bat izanik, argi artifizial eta birtual bat nagusitu dan sasoi bat izanik. Hori dala eta, artistak argi naturala erakusten dau, suak sortua, bidea emongo duena konpromisoa eta naturaz egiten dugun erabilera antzemateko.

Apirilaren 7tik 23ra (San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia).
Maiatzaren 3tik 13ra (San Frantziskoko Udaltegia).
Maiatzaren 17tik 28ra (Begoñako Udaltegia).
Ekainaren 1etik 14ra (Abandoko udaltegia).

Jakue Barea. Entropía (pinturea)

Entropia da sistema batek ordena galtzeko dauen berezko jokerea, nahiz eta guztiak dauen jokerea kaos eta ziurbakotasun egoera baterantz joateko, beti geratzen da leku bat edertasunerako.

Apirilaren 7tik maiatzaren 13ra (Begoñako Udaltegia).
Maiatzaren 17tik 28ra (Abandoko Udaltegia).
Ekainaren 1etik 14ra (San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia).
Ekainaren 16tik 30era (San Frantziskoko Udaltegia).

Euskal Akuarelarien Alkartea (pinturea)

Erakusketa honetan 2020-21eko ikaskurtean, alkartearen tailerretan egindako akuarelak, online batez be, erakutsiko dira. Guztiak, gai nahiz trataera ezberdinakaz baina hain aberatsa eta zoragarria dan akuarela teknikaz egina.

Bagilaren 15etik 30era (Abandoko Udaltegia)

Expodistrito

Bilboko Udalaren ekimena da eta bere helburuen artean uribilduko arte adierazpenak deszentralizau eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dagoz, baita ezagunak diran beste batzuen erakustoki izatea be. Ohikoa danez, erakusketak lekuz txandakatzen joango dira eta erakusketa bakotxaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazinoa jasoten dauen webgunean eta 010 telefono zenbakian konsultau daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu