VIII. Antzerki Arineko Jardunaldiak, apirilaren 9tik maiatzaren 2ra

Bizkaie! 2021-04-06 09:12   Antzerkia

Bueltan dira Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak.

Udabarrian, igazko derrigorrezko etenaldiaren ostean, ilusino handiz berreskuratu ditue Pabilioi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak. Zortzigarren edizino hau apirilaren 9tik maiatzaren 2ra egingo da, aurten Pabilioi 6ko Gazte Konpainiagaz batera.

Lau astegoienetan 16 pieza labur ikusteko aukerea dago (12 gaztelaniaz eta 4 euskeraz).

Astebururo 4 pieza ikusi ahal izango dira (3 gaztelaniaz eta 1 euskeraz).

Kasu honetan, ikuskizunak eszenatoki nagusi bitan eskainiko dira, Pabilioi 6 aretoan eta Gazte Konpainiaren egoitzan, jentearen joan-etorriak murrizteko eta osasun-protokoloa bermatzeko.

Sarrerak eskuratzeko modua errazteko, pieza biko Bonu Itxiak jarriko ditue salgai, 10 euroan. Eta 4 piezako Bonu Itxiak (3 gaztelaniaz eta 1 euskeraz) 17 euroan. Lau piezako Bonuak www.pabellon6.org webgunean erreserbau ahal izango dira eta pieza biko Bonuak ikuskizunaren egunean bertan leihatilan erosi daitekez. Barrikuntzea da eguenetan sarrerak erosteko aukerea egongo dala Pabilioi 6 aretoan bertan. Zuhur ibili antzezlan batzuetarako sarrerak agortuta dagozalako

Aurreko edizinoetan legez, Jardunaldiak Pabilioi 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Alkarteak sustatzen ditu, Bilboko Udaleko Kultura Arloaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Café Bilbao / Tartean Teatroaren eta Pabilioi 6 Antzerki Laborategiaren babesari esker.

Aurten be ondoko sariak izango dira: Alex Angulo Saria muntaia onenari (Bilboko Udalaren Kultura Sailaren dirulaguntzeari esker), Kriselu Saria euskerazko lan onenari (Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzeari esker), Café Bar Bilbao – Tartean Teatroa Sari berezia, produkzinorako laguntzea, Interpretazino Onenaren Saria Pabilioi 6 Antzerki Laborategiaren eskutik eta Publikoaren Saria.

Aukeratutako antzezlanak:

ALAS/HEGOAK
AVRIL
EDIPO REY DE DEUSTO
EL DILEMA DE OTIS
EL NUMERITO
HAUTS ARTEAN
HOY NO SALGO
LA OTRA REALIDAD
LUCHA
NOR OSTIA ZARA ZU?
POLIS Y CACOS
SALAKETA (Sari Berezia / Produkzinorako Laguntzea Café Bilbao – Tartean Teatroa).

Pieza gonbidatuak (lehiaketatik kanpo):

3,2,1 CAMBIO

GIZAUNKA

EL RETABLILLO DE DON CRISTÓBAL

VISITA GUIADA

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu