Bilbo da Euskadiko Mugiment Kirol txartelagaz bat egiten dauen lehenengo uriburua
2021-03-31 14:18 KirolaHelburua da ariketa fisikoa sustatzea, hainbat kirol-gunetarako sarbidea erraztea eta kirol-eskaintzea handitzea.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza sailburuak Bilbo Mugiment Kirol Txartela kanpainara atxiki izana aurkeztu dute gaur goizean, Udalaren Arabiar Aretoan.
Txartel birtual horregaz, Bilbao Kirolak-eko 64.000 persona baino gehiagok, programeari atxikitako EAEko beste 46 udalerrietako kirol-instalazinoak erabili leikiez. Era berean, herri horreetako abonatuek Bilbao Kirolak-en 11 udal kiroldegietan eskaintzen diran ikastaroak eta zerbitzuak erabili ahal izango ditue. Erabiltzaileek ez dabe kostu gehigarririk pagau beharko, instalazinoetan doban sartu ahal izango dira eta ikastaroetarako edo kantxak, pistak eta zelaiak erreserbetako abonautako personen tarifak izango ditue.
Aburto alkateak nabarmendu dauenez, helburua da herritarren artean kirola eta ariketa fisikoa sustatzea. Inork ez daiala sedentarismoetan moldatzeko atxakirik topau, Bilbo aktiboa gura dogu, bilbotar osasuntsuz betea. Bilboko alkateak Udalaren eta Eusko Jaurlaritzearen arteko lankidetzea nabarmendu dau instalazinoak aprobetxau eta konpartiduko ditugu ahalik eta persona gehienen eskura jarteko.
Zupiria sailburuak esan dauenez, Mugiment estrategiari esker, kirol instalazino publikoen erabilerea balioesten eta sustatzen gabiz, Euskadi osorako txartel birtual bakarra ezarriz. Mugiment txartelaren erabilerea orokortzeko pausu erabagigarria da Bilbo 64.000 abonaturen potentzialagaz ekimen honetan sartzea. Bilbok bat egin dau estrategia horretan dagozan 46 euskal udalegaz. Pausu garrantzitsua da, ariketa fisikoaren eta kirolaren abantaila fisikoak eta emozionalak gero eta gehiago sozializetan laguntzen dauena, batez be gazteenen eta edadekoen artean, egoera fisiko eta emozional osasuntsuaz gozetako, iragarri dau.
Azkenik, Zupiriak iragarri dauenez, udalen eginkizun dinamizatzailea erabagigarria da. Jarduera fisikoen eta kirol-jardueren bidez ohitura osasungarriak eskuratzeko eta horreei eusteko dauen indarra ezinbestekoa da: kirolera bideratutako gastu publikoaren % 80, hau da, horrek dakarren gizarte-inbersinoa, udalek kudeatzen dabe.
Zelan deskargau Mugiment Kirola Txartela
Mugiment Kirol Txartelaren zerbitzuak erabilteko baldintza bakarra da Bilbao Kirolak-en edo atxikitako herrietako udal kirol zerbitzuetan abonatua izatea.
Dobakoa eta birtuala danez, Interneteko konekzinoa dauen gailu mobikor bat baino ez da behar Mugiment Kirol Txartelaren aplikazinoa deskargetako. Google Play-n eta App Store-n dago eskuragarri.
Mugiment Txartela
Mugiment Txartelagaz bat eginda 47 izango dira guztira Euskal Autonomia Erkidegoan egitasmoagaz bat egiten daben udalerriak: Bizkaian 31 udalerri dagoz (Amorebieta-Etxano, Santurtzi, Portugalete, Urtuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua eta Bilbo; Gipuzkoan 14 udalerri (Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa eta Getaria) eta Araban bi (Amurrio eta Laudio).
Gaur egun, Bilbok Mugiment Txartelagaz bat eginda, Euskadiko biztanleriaren erdiak baino gehiagok (% 51,28), eskuratu leike txartela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!