Artean Kolektiboa martxan dago
2021-03-30 08:10 KultureaOraintsu aurkeztu dabe Bilboko Zwap-en.
Oraintsu Artean Kolektiboa aurkeztu dabe Bilbon, Zawp – Zorrozaurre Art Work In Progress erakundean, urtarrilean emondako Estiba bekan oinarritutako kultura-ekitaldi baten bidez. Bertan, hainbat jarduera egin ziran, besteak beste, performance bat, kolektiboaren manifestuaren irakurketea eta azaleratzen doazen artistei egindako zenbait alkarrizketaren proiekzinoa eta Koba Gómez eta Mikel Sarmiento, Las Vecinas kolektiboa, Inés
García, Miel Oyarzabal eta Ibai Madariaga eta Oihane Amurrioren parte hartzea izan ziran oinarri.
Ekitaldiak, ganera, zazpi profesionalek osotutako kolektiboaren helburuak azaltzeko balio izan eban, bai eta kultura-sistemeagaz lehen hartu-emonetan izan dituen zailtasunak nabarmentzeko be: Ez genduan hainbeste traba espero, azaldu dau Sandra Sevilla, Artean Kolektiboko kideak; hasieratik oso argi geunkan zelan lan egin baina jasotako aurrekontuak ez deusku gura genduan guztia egiten itxi azaldu dau Alba Mielgok, taldeko beste kide batek.
Artean Kolektiboa irauteko jaio da baina oraingoz agur esan deutso Zawp-i, beste sormen-gune batzuk aztertzeko eta dauen helburu nagusia sustatzeko: sortze-alkartasun gazteak eregi eta martxan datorren sorkuntzeari balioa emotea, kultura-espazio eragile barriak batuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!