Durangoko Pasinoaren ordez Alejandro Zugazaren neurri handiko erretratuen erakusketea

Bizkaie! 2021-03-26 10:37   Kulturea

Martiaren 29tik apirilaren 9ra egongo da ikusgai.



Aurten be ez da egongo Durangoko Pasinorik osasun arrazoiakaitik eta horren ordez, boluntarioen lana eskertzeko, Juan de Iciar alkarteak neurri handiko 40 irudiko erakusketea atondu dau Durangoko Udalaren babesari esker: Martiaren 29tik apirilaren 9ra egongo da ikusgai Santa Ana plaza eta plazara emoten daben fatxadetan. Alejandro Zugazaren 40 argazki jarriko ditue erakusketan, neurri handikoak dira, batzuk 4 x 4 metroko olanetan inprimidutakoak, erretratuak zein talde argazkiak. 

Josune Goienetxea Juan de Iciar alkarteko kidearen eretxiz, urteotan lanean ibili diran boluntarioen lana autortzeko modua be bada erakusketea. 28 urte daroazguz beharrean eta holan jarraituko dogu. Alejandro Zugazaren 40 argazkik osatzen dute erakusketa; argazki horietako batzuk, 4x4 metroko olanetan inprimaturik daude; erretratoak, talde argazkiak edota sekuntzien argazkiak ikusi ahalko dira. 

Ima Garrastatxu Durangoko alkateak Pasinoak Durangon dauen garrantzia nabarmendu dau: Bai Pasinoa, bai bertan lan egiten dauen jente guztia erakusketa honetan egotea oso garrantztisua da. Bigarren urtez Pasinoa bertan behera geratu arren, ez genduan gura geldi egon

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu