Astea Santuan makinatxu bat kultur jarduera Bilbon
2021-03-26 09:35 KultureaApirilaren 1etik 8ra, Bizkaiko uriburuan hemeretzi hitzordu izango dira.
Hitzordu horreek #Bilbaoudabarria2021 udal-ekimenaren barruan dagoz, bilbotarrek kalidadeko kultur programazinoz gozetako aukerea izan deien. Esangura horretan, Arriaga Plazea, Ingelesen Landa (Guggenheim Bilbao Museotik hur), Azkuna Zentroa eta Campos Eliseos Antzokia lako guneek 19 proposamen hartuko ditue, apirilaren 1etik 8ra. Jarduera gehienak Bilboko Udalak atonduko ditu eta tokiko kultur eragileen proposamenak be ez dira faltauko: 0. kilometroko kulturearen alde eginez; horrezaz gan, kulturea hurreratzea eta aisialdirako alternatibak bilbotarrei eskaintzea da asmoa.
Proiekzinoak, musikea, jantzea edo antzerkia dira Udalak familia osoaren agenda hainbat proposamen interesgarri beteteko eskaintzen dituan aukeretako batzuk.
Campos Eliseos Antzokia
Apirilaren 1etik 5era, entzute handiko euskal konpainiak eta saridunak izandakoak etorriko fira gurera: Gorakadaren Los viajes de Ulises, 2019ko Ikuskizun Onenaren FETEN Saria edo Teatro Paraisoren Uniko 2020ko FETEN Interpretazino Onenaren Saria.
Programazioa honako hau da: Gorakada Teatro Pinocchio-gaz (apirilak 1, 17:00etan) eta Los viajes de Ulises (apirilak 4, 17:00etan); Teatro Paraiso (apirilak 2, 17:00etan), Uniko-gaz; Marie De Jong (apirilak 3, 17:00etan), Ikimilikiliklik obreagaz eta ATX Teatro (apirilak 5, 17:00etan), Kaskarot lanagaz.
Hitzordu horiek guztiak familia osoarentzat pentsauta dagoz. Sarrerek 4 euroko prezioa izango dabe eta antzokiaren webgunean erosi ahal izango dira.
Gainera, helduei zuzenduta, Bilboko Udalaren eskutik Olatz Salvadorrek Aho uhal bere bigarren diskoa aurkeztuko dau urian (apirilaren 6an, 19:00etan) eta Eva Guerreroren Gorpuztu ikuskizuna, Max 2020 sarietarako hautagaia (apirilaren 7an, 19:00etan). Sarrerek 10 euroko prezioa izango dabe.
Arriaga Plazea
Jantzea, musikea eta bertsolaritzea hartuko ditu: Bilboko Txistulariak (apirilaren 1ean, 12:30ean); Bihotx Txalapartariak (apirilaren 2an, 12:30ean); eta Ez da kasualidadea bertso saioa (Maddalen Arzallus, Jone Uria, Oihana Iguaran, Maider Arregi eta Araitz Bizkai eta Gari Otamendiren musikea eta Idoia Anzorandiagaz gai-jartzaile lanetan (apirilaren 3an, 12:30ean).
Era berean, Mulixka Jantza Taldearen, Iñaki Perurenaren eta Iñaki Palaciosen Harria jantza eta musika ikuskizuna (apirilaren 4an, 12:30ean) eta Hutsun eta Ortziren Urbasa txalaparta eta trapezioa buztartzen dituana (apirilaren 5ean, 12:30ean) be izango dira.
Proposamen horreek sarrera librekoak izango dira, edukieera bete arte.
Ingelesen Landea
Euskal taldeen musikea izango da nagusi eta euskal pop, rock eta folk taldeek euren diskoak aurkeztuko ditue.
Kontzertuetarako gonbidapenak behar dira eta www.bilbaokultura.eus webgunean dagoz eskuragarri (gehienez 2 gonbidapen NAN bakotxeko).
Apirilaren 1ean, Erabatera-k Izpi galdua diskoa aurkeztuko dau eta hilaren 2an, Nøgen bandak Under Alt albuma konpartiduko dau. Astegoiena Sua bandeagaz hasiko da eta hilaren 3an, Ordu Beltzak diskoko abestiak kantauko ditue eta, hurrengo egunean, Xabi Aburruzagak hartuko deutse lekukoa. Ingelesen Landako programazinoa astelehenean, hilaren 5ean, amaituko da Bulego Taldearen kontzertuagaz. Kontzertu guztiak 18:30ean hasiko dira.
Azkuna Zentroa
Pazko egunetan, Udalak #BilbaoAurrera2020 Planaren ikus-entzunezko proiektuetan hautatutako proiekzinoez gozau ahal izango da Azkuna Zentroko Auditorioan. Dokumental horreek Bilboko ikus-entzunezkoen eta zinemearen sektoreari laguntzeko aukeratu ziran eta, aldi berean, Bizkaiko uriburua sustatzeko.
Apirilaren 7an eta 8an proposamen hau osotzen daben tituluak euskeraz proiektauko dira, gaztelaniazko azpitituluakaz.
Apirilaren 7an, 19:00etan, Hiri ibiltaria, Jon Zurimendirena; Bilbao Mugimendu Etengabea, Lander Ibarretxerena; eta 2020: soinuen hiria, Joseba Lopezortegarena ikusi ahal izango dira.
Apirilaren 8an, 19:00etan Harria eta bidea, Paula Gómez eta Aitane Goñirena; Hirian ibiltzeko jarraibideak, Olaia Nogalesena (Hauazkena taldea); eta Ekilibrismoaren artea (60 min), Larraitz Zuazo & Ane Rotaetxerena proiektauko dira.
#Bilbaoudabarria2021
Udal-ekimena da eta, horren bidez, Bilboko Udalak lehen mailako kulturea hurreratuko dau Bilboko auzoetara udabarrian. Hitzorduok Bilboko Udalaren eta tokiko kultur eragileen eskutik etorriko dira, sektorea babesteko.
Hitzordu horreetako gehienak sarrera librekoak izango dira eta guztiak garbitasun eta osasun-bermeak gogoan hartuta egingo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!