'Alondiga Bilbao. Ardaoen biltegitik gizarte eta kultura garaikideko zentrora'
2021-03-25 13:42 KultureaMikel Bilbao Salsiduak eta Arantxa Pereda Angulo arte-historialariak idatzi dabe liburua.
Bilbok beste alondegi batzuk izan zituan, zerbitzu guztiak eraikin berean zentralizau aurretik 1909tik aurrera. Ikerketa-liburu honek barrubatzen dau ehun urtetik gorako bizitza gorabeheratsu eta interesgarria, Mikel Bilbao Salsidua eta Arantxa Pereda Angulo arte-historialariak aztertu dabena.
Gutun Zuria 2021-2020 Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdiaren barruko jarduerea da liburuaren aurkezpena. Bilbon, Azkuna Zentroan, gaur aurkeztutako Alondiga Bilbao. Ardaoen biltegitik gizarte eta kultura garaikideko zentrora liburuaren ardatza dira Ricardo Bastidaren Udal Alondegiaren proiektuaren aurreko egoerea eta arkitektoak Bilboko uria jorratzeko izan eban interesa.
Era berean, 60ko hamarkadan zarratu ondoren izandako proiektuak eta erreformak aztertzen ditu, Phillipe Starcken proposamena eta Bilboko egungo Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren sorrerea ondorio izan zituenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!