Xabi Uribe-Etxebarriak adimen artifizialari buruzko berbaldia emon dau Senaduan
2021-03-25 10:01 KultureaBizkaitarrak Rafa Yuste neurobiologoagaz batera egiten dagoan zin teknokratikoa aurkeztu eban.
Xabi Uribe-Etxebarria Sherpa.ai Adimen Artifizialeko (AA) zerbitzuen enpresa liderraren sortzaile eta CEOak Senaduko Adimen Artifizialari buruzko Ponentzian parte hartu dau, salbuespeneko hizlari legez. Ponentziaren arrazoi nagusia errealidade teknologiko, disruptibo eta sozial barriak arautzea da, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Batzordean.
Berbaldian, Xabi Uribe-Etxebarriak Adimen Artifizialaren eragina jorratu eban eta Sundar Pichai Google eta Alphabeteko kontseilari ordezkariak esan ebanez, suak edo elektrizidadeak baino eragin handiagoa izango dau. Esangura horretan, Uribe-Etxebarriak azpimarratu eban Adimen Artifizialak ahalmen handia dauela gizakiari gizarteak eta gure planeteak aurre egin beharreko erronka asko konpontzen laguntzeko. Sherpa.airen CEOak ohartarazo eban beharrezkoa dala sektore barri horretarako oinarri etikoak eta legalak ezartzea. Zientzia eta teknologia berez neutroak dirala oinarritzat hartzen bada be, oro har, onuragarriak ez diran helburuetarako be erabilteko arriskua dago. Horregaitik, Xabi Uribe-Etxebarriak Adimen Artifizialaren garapenari puntu humanistatik heldu behar jakola nabarmendu eban eta ez dala teknologoen esku bizi behar.
Sherpa.airen sortzaileak, Rafa Yuste neurobiologo ospetsuagaz batera, garrantzitsutzat jo dau kode etiko bat lantzea, personak erdigunean jarriko dituana eta AAeko garapen horreek gizarteari laguntzeko. Gaur egun, zin teknokratikoa jorratzen dabiz, kode etiko moduko bat da, arlo horretan jardun ahal izateko baldintzea izan beharko litzatekena, medikuntzearen zin hipokratikoagaz analogian.
Xabi Uribe-Etxebarriaren parte-hartzeak liluratu egin nau eta haren ekarpena, duda barik, oinarrizkoa izango da txostena egiteko, adierazo dau Maria Teresa Lopez Martin Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Batzordeko presidenteak.
Bestalde, Xabi Uribe-Etxebarriak honako hau nabarmendu dau: Ohore handia izan da nire ikuspegia eta nire aletxoa emon ahal izatea araudi barri honen prestakuntzan, gizarte legez aurrera egitea ahalbidetuko deuskuna eta gizateriak eta gure planeteak AAren bidez dituen preminazko erronkak konpontzen aurrera egitea ahalbidetuko deuskuna.
Xabi Uribe-Etxebarria
Ekintzailea da, Adimen Artifizialeko erreferente globala, Adimen Artifizialeko zerbitzuetan liderra dan Sherpa.ai enpresearen sortzailea eta CEOa. Sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu Xabik. Nabarmentzekoa da MIT Technology Reviewk 35 urtetik beherako barritzaile onenei emondakoa. Era berean, "Urteko 100 Onenak" zerrendan sartu eben Iberoamerikar munduan eragin handiena izan daben 100 personen artean. Gainera, Oxfordeko Unibersidadeko Saïd Business Schooleko aholkularia da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!