Groove-a ardatz Itsaso Canok gidatutako lehen laborategian
2021-03-25 08:30 KultureaArtista nafarrak Gipuzkoako Jantzagunean landu dau esperimentazino laborategia.
Atalak, Sorkuntza Koreografikorako Mugaz Haraindiko Sareak, 2021. urteko programako lehen esperimentazio laborategia jarri du abian martxoan, Itsaso Cano artista nafarraren gidaritzapean.
Martiaren 15etik 26ra Itsaso Cano koreografoagaz ibili dira kolaborazinoan jantzariak. Esperimentazino laborategiak groove-a dau ardatz, gorputzean musikearen erritmoak sortutako sentipen erritmikoan jarriz arretea.
Nondik abiatzen da mobimenturako dodan motibazinoa? Zer estimuluk akibetan dabe mobimentu hori? Mobimentua pentsamenduaren aurretik dator? Estimulu horreek guztiek bardin jokatzen dabe? Sortzen diran mobimentuak katalogau daitekez? Errepetidu, idatzi eta koreografiatan erabili daitekez mobimentuak? Galdera horreek abiapuntu hartuta, Euroeskualdeko jantzariak eta Jantzertiko ikasleak lankidetzan ibili dira eta material koreografikoak jorratu ditue. Mikel Nietoren eta Guillermo Medinen kolaborazinoa eta Idoia Zabaletaren laguntzea izan ditue bidelagun.
Esperimentazino laborategiaren aurkezpenak ondorengo egun eta orduetan izango dira: martiaren 25ean Félix Petite Antzokian (Vitoria-Gasteiz, 19:00); martiaren 29an, Niessen Auditorioan (Errenteria, 18:30); apirilaren 10ean, Tabakalera Kamaleoiak Gara programearen barruan (Donostian, 17:00); apirilaren 16an, Nafarroako Museoan (Iruñea, DNA Jaialdia, 19:00).
Itsaso A. Cano (Iruñea, 1980)
María de Ávila Jantza Konserbatorio Nagusian graduau zan orain hogei urte sorkuntza garaikidearen espezialidadean. Gorputz hizkuntzearen eta adierazpen desberdinakan sensibilidade berezia dau eta ondorengo tekniketan jaso dau formazinoa: Graham N.Y, Butoh jantza Japonian, jantza mistikoak Gurdijieffen eta Sufi. Horreek guztiak hizkuntza berezi bat sortzen dabe, arte ezbardinen buztarketea abiapuntu dauena: musikea, argiztapena, ikus-entzunezkoen alorra... Kontzeptu filosofikoak lantzen dituan uri-jantza garaikidea. 2008tik aurrera, bakarka hasi zan bere lehen lanak produziduten eta, 2013. urtean, formatu luzeko bere lehen lana aurkeztu eban, ZUK, Madrilgo Carlos III Unibersidadeko eta Gazte Sortzaileen lehiaketan saritutako piezea.
Atalak Euroeskualdeko sorkuntza koreografikorako sustapena
Jantzaz buru dauen proiektuaren bazkide nagusiak CNN Malandain-Ballet Biarritz, Baluarte, Tabakalera, Gipuzkoako Jantzagunea eta Vitoria-Gasteizko Antzerki Sarea dira. Urtez urte kolaboratzaile sarea handiagoa da Atalak; Jantzerti, Azala, Vitoria-Gasteizko eta Baiona-Biarritzeko Konserbatorioak, La Fundición, ERESBIL, Creative Paths eta Nafarroako Musikearen eta Arte Eszenikoen Artxiboa (AMAEN) egitasmora batuta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!