Guggenheim Bilbao zabalik egongo da martiaren 29an eta apirilaren 5ean
2021-03-25 08:30 KultureaOlafur Eliasson-i eskainitako erakusketea ikusteko azken asteak doguz.
Aste bi besterik ez Olafur Eliasson: Bizitza errealean erakusketeak apirilaren 11n behin betiko ateak zarratzeko, Guggenheim Bilbao Museoan urtebete baino gehiago igaro ondoren, Iberdrolaren babesari esker. Erakusketa eder honek, ura, lainoa edo goroldioa lako naturako elementuak batzen ditu, baita zentzumenak dudan jarten dituen argi eta kolore proiekzinoak be. Bilbora datozen guztientzako eskuragarri dagoan plan erakargarria da hau. Aste Santuko oporrak dirala eta, Museoa zabalik egongo da hurrengo astelehenetan, martiaren 29an eta apirilaren 5ean.
Kontuak kontu, 300.000 persona baino gehiago hurreratu dira erakusketa sensorial hau ikustenra, izan be, bisitaria artelanaren parte bihurtzen da eta inguruko mundua antzemoteko modua dudan jarten dau. Edade guztietako umeak dituen familiek, galerietako argazkiak eta bideoak sare sozialetan jarten dituen gazteek eta era guztietako publikoek egunok aprobetxau ditue, daniar-islandiar artista parebako honen obra ikusgarria ezagutzeko, 1990 eta 2020 artean sortutako 30 artelanen bidez. Instalazinoak, eskulturak, argazkiak eta margolanak batzen ditu erakusketeak eta horreen bidez, artistak geometria zein ingurumen aktibismoa maite dituala igarten da.
Erakusketa hau 2019an Londresko Tate Modern Museum-en egon zan ikusgai eta publikoaren harrera bikaina izan eban. The Times egunkariak Ikusi egin behar da sinistuteko adierazo eban erakusketeari buruz.
Kandinsky
Aste Santu honetan Museora datozen guztiek, Kandinskyri eskainitako erakusketa monografikoaz be gozau ahal izango dabe. Danetara, 62 obra ikusi daitekez eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Foundation-en funtsetakoak dira, XX. mendearen hasierako pinturearen barritzaile nagusietako baten bilakaerea erakusten dabe; maiatzaren 23ra arte ikusgai izango da, BBVA Fundazinoaren babesari esker.
Bestalde, XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran Bilbon lan egin eben artisten margolanak Bilbo eta pinturea erakusketan batzen dira. Azkenik, Badago legea, badago eskua, badago abestia bideo instalazinoaz gozetako aukerea be izango dabe. Alex Reynolds Berlinen kokatutako artista bilbotarraren erakusketea da hau.
Urte eroak: 1920ko hamarkadea
Olafur Eliasson-en erakusketea zarratu ondoren, maiatzaren 7an, Urte eroak: 1920ko hamarkadea erakutsiko dau, Guggenheim Bilbao Museoak eta Kunsthaus Zürich museoak batera atondutako erakusketea. Hamarkada iraultzaile horretan barrena eskainitako ibilbide suspergarri bat da, ikusgai dituana 300etik gora objektu adierazgarri, sasoiko diziplina artistiko nabarmenetakoak: pinturea, eskulturea edo marrazkiak zein erretratuak, zinemea, collagea, arkitekturea eta altzari-diseinua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!