Bidasoa Alkartearen dokumentu-funtsak Sabino Arana Fundazinoak hartu ditu
2021-03-24 13:40 KultureaAlkarteak azken 50 urteotan makinatxu bat liburu argitaratu ditu.
Jean-Claude Larronde historialariak Mireia Zarate Sabino Arana Fundazinoko presidenteari emon deutsoz dokumentuok, Euskal Historia Sustatzeko Alkartearen dokumentu-funtsak.
Bidasoa Alkartea 1970. urte inguruan sortu zan, gerrearen eta frankismoaren euskal historia berreskuratzeko asmoz. Ekitaldia Villafranquen (Lapurdi) egin eben, Larronde bizi dan herrian, Txomin Epalza, Eugene Goyenetxe, Jose Maria Ganboa eta Joseba Agirregaz batera, erakundearen bultzatzaile nagusietako bat izan zana.
Alkarteak azken 50 urteotan egindako lanaren emoitzak izan dira liburu ugari argitaratzea eta hainbat ekitaldi antolatzea, gure memoria historikoaren zati hori berreskuratzeko eta gorabeherok ahaztu ez daitezan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!