Durango 1936 Kultur alkarteak 3. urtekaria aurkeztu dau
2021-03-24 10:15 KultureaJon Irazabal Agirreri egindako alkarrizketea (Bizitza oso baten memoria) da gai nagusietako bat,
Durangoko Arte eta Historia Museoan izan da aurkezpen Durango 1936 Kultur Alkartearen III. urtekariaren aurkezpena eta alkarteko kideez gan, Javier Fernández Pérez (José Emilioren anaia) eta Jon Irazabal be izan dira.
Hirugarren urtekari honek gai nagusi bi lantzen ditu beste hainbaten artean:
- Jon Irazabal Agirreri alkarrizketea (Bizitza oso baten memoria)
Berrogei urtez Gerediaga Alkarteko langilea izan da Jon Irazabal Agirre. Durangaldean memoria historikoan aditurik bada, bera dogu bat. Gerediagaren sorrerea eta ibilbidea, Durangoko bonbardaketearen urtetako ikerketak zein beste hainbat gai jorratu izan ditu.
- José Emilio Fernández Pérezen hilketea (Ez egoan kontrolik)
1978ko bagilaren 23an, José Emilio Fernández Pérez, 16 urteko gazte elorriarra, guardia zibilak tirokatuta hil zan Abadiño eta Apata arteko zuzengunean, Koldo Zenitagoiaren autoan José Félix Marías lagunagaz joiala. Bersino ofizialak kontrol bat salto egin ebela esan eban. José Emilio bertan hil zan baina autoan joiazan beste biek beti ukatu dabe han ezelako kontrolik egoanik.
Aitatutakoez gan, hirugarren urtekarian jorratzen diran gaiak dira Berrizko fusilatuak, Durangoko emakumeen kartzelea, Mañariako emakume errepresaliatuak...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!